Diario Vasco

«Euskara ez erabiltzea oso grabea iruditzen zaigu», dio EH Bilduk

Zarauzko Udala Parekidetasun Departamenduak antolatuta, azaroaren 23an indarkeria matxistari buruzko lehenengo jardunaldiak izango dira Zarautzen. «Gaur egun emakumeek jasaten duten egoera ikusita, ez da Zarauzko EH Bildu horrelako jardunaldiak ez direla egin behar esango duena. Aitzitik, berauek sustatzen eta indartzen ahaleginduko gara, herriko emakumeen partehartzea bultzatuz eta herriko emakume guztiei irekita. Jardunaldi hori gaztelera hutsez egitea, ordea, gogor salatu nahi dugu eta, euskararen presentzia bermatu ezean, bertan behera uzteko eskatzen diogu Zarauzko Udal Gobernuari».

EH Bilduren esanetan, «Parekidetasun Sailaren buru den Gloria Vazquez andereak behin baino gehiagotan erakutsi du euskararekiko duen mesprezua, eta oraingoan, EAJ alderdiak oparitu zion kargua erabili nahi du mesprezu hori gauza-tzeko».

Eraberean, EH Bilduk, «beste behin sare sozialetatik jakin dugula Jardunaldi hauetaz salatu nahi dugu».

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate