

Secciones
Servicios
Destacamos
I. Altuna
Donostia
Jueves, 25 de julio 2024, 17:34
Duela 2000 urte Pirinioak zeharkatzen zituen Iter XXXIV galtzada erromatarrari lotutako egiturak eta materialak argitara ateratzen jarraitzen du Zalduako aztarnategi erromatarreko indusketa arkeologikoaren aurtengo kanpainak. Oihane Mendizabal arkeologoak (Université de Pau et des Pays de l 'Adour – Aranzadi Zientzia Elkartea) gidatutako talde batek hiru astez lan egin du aztarnategian. Erromatar garaiko Zalduako aztarnategi erromatarra gaur egungo nafar Pirinioetan kokaturik dago, Auritz eta Aurizberriko (Erroibar) herrien artean, hain zuzen.
Taldeak horrela egiaztatu ahal izan ditu galtzadaren ertzean dagoen termagune horren fase kronologikoak. Aurreko kanpainetan, gainera, hirugarren fase bat ere identifikatu zen, K.o. II. mendearen hasieran. «Horma desberdinen gainjartzeak erromatar termak eraikitzeko bi fase egon zirela baieztatzen digu», azaldu du Mendizabalek.
Gainera, kanpaina honetan Zalduan orain arte aurkitutako txanpon zaharrena berreskuratu dute, Augusto enperadorearen garaikoa (K.o. 10-14 urteak). Horrela, erregistratutako materialei dagokionez, aurtengo kanpaina «oso emankorra» izan dela onartu du, batez ere eraikuntza material eta ontzi zeramikoen zatiak kontuan hartzen baldin badira. Edari zein janariak zerbitzatzeko, sukaldatzeko, gorde edo garraiatzeko ontzien aztarnak identifikatu dira, baita hainbat luzerna edo kriseiluren zatiak ere. Beirazko zein metalezko hainbat objektu ere dokumentatu dira, burdinezkoak gehienak, baita txanpon bat edo beste ere. «Hurrengo hilabeteetan xehetasunez ikertu beharko diren elementu horiek guztiek informazio oso interesgarria eskainiko dute. Batez ere eraikinaren, eta ondorioz erromatar garaiko herrigune honen biztanleen ohiturak, bizimodua eta bilakaeran hobe ulertu ahal izateko.» adierazi du indusketaren zuzendariak.
Kanpaina hiru astez luzatu da Zalduan, uztailaren 8an hasi zenetik, eta dozena bat boluntariok parte hartu dute. Nafarroako Gobernuak eta Auritz/Burgueteko Udalak finantzatu dute indusketa, eskualdeko gainerako udalen eta Euskal Herriko Unibertsitatearen laguntzarekin batera.
Zalduako indusketen emaitzak ezagutarazteko, ate irekien jardunaldi bat antolatu da uztailaren 27rako (larunbata). 45 minutu inguruko doako bisita gidatu bat egingo da, aurtengo indusketa-lanetan aurkitutako material esanguratsuenak ikusteko. Bisita euskaraz goizeko 11:00etan izango da eta gaztelaniaz 12:00etan. Oinez edo bizikletaz hurbiltzea gomendagarriena bada ere, autoz ere iritsi ahal izango gara aztarnategira.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Encuentran muerta en un río a la actriz Sophie Nyweide
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.