Ver 33 fotos
Xanistebetan oraindik badago non ondo pasatu!
Baserritarren eguna izan eta gero, gazteena izango da gaur Oiartzunen
Oiartzunen ez da giro! Xanisteban jaiak aurrera doaz eta bi egun faltan, jai giroa da nagusi. Igande biribila izan zen atzokoa. Ekitaldi ugari eta partehar- ... tze ezin hobea antolatutako txirrindulari lasterketan, bertso saioan, sagardo dastaketan, ipuin kontaketan,...
Publicidad
Une berezi eta hunkigarri desberdinak izaten ari dira aurtengo jaietan. Horien artean, atzo Oiartzungo zaharren egoitzarako izandako bisitaldian. Haurtzaro ikastolako dantza taldeko kideak, Lartaun txistulari taldekoak eta trikitilariak hurbildu ziren bertara. Ez zen adin nagusiko oiar-tzuarrei eskainitako hitzordu bakarra, izan ere, Udalak bazkari goxoa eskainiko zien herriko erretiratuei, Gazte Izanak elkartearen laguntzarekin.
Aurretik, Herri Musika Eskolakoen kale-bueltak alaitu zuten erdigunea eta udaletxe aurrean jarritako eszenatokian Miren Amuriza Plaza eta Julio Soto Ezkurdia bertsolariak kantuan aritu ziren. Ondoan, sagardo dastaketa egin zuten eguerdi partean Ibargain elkarteak antolatuta. Herriko 14 sagardo dasta eta baloratzeko aukera izan zuten edalontzia erosi zutenek. Elkartekoek azaldutakoaren arabera, «baserrietan egindako sagardoa da» eta dirudienez «bikainak» zeuden.
Arratsaldean, joko garbi eta pala txapelketa herrikoiaren finalak jokatu ziren Kontzejupean. Gero, Euskal pilota egokituko erakustaldia egon zen eta hauek bukatutakoan, binakako pala txapelketaren finalak, neskak eta mutilak, jokatu ziren. Kirola kontuak aipatzen jarraituz gero, esan beharra dago, idi dema lehiaketa jokatu zela hilerriaren goiko aldeko plazan. Oiartzungo harria erabili zen (1.800 kg-koa). 1.100 kg-tik gorako pisua duen idi pare bakoitzak 1,5 kg-ko gain-zama hartu behar izan zuten gainditzen duen kilo bakoitzeko. Erakustaldi bikaina eskaini zuten.
Publicidad
Musika entzuteko eta dantza egiteko aukera zabala egon zen egunean zehar herriko giroa alaituz.
Gazteen eguna gaur
Gaur gazteen eguna izango da Oiartzunen. Non disfrutatu izango da gaurkoan ere. Goizean, Oiartzungo erraldoi handien eta txikien kale-buelta Done Eztebe Plazatik abiatuta izango da Soinuenea Fundazioa antolatuta.
Alaia Martin, Nerea Ibartzabal, Andoni Egaña eta Amets Arzallus bertsolariekin bertso saioa egongo da txosnagunean gai-jartzailea, Ander Lizarralde izango delarik. Eguerdiko 12:30ean, Kantuzale den orok herri-kantuen sorta ederra abesteko aukera izango du herriko kaleetan barrena edo dantza egin Elektrotxarangak gidatutako poteoan, tabernaz taberna.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión