Usurbilen eta Errenterian amaituko dute Gari eta Maldanbera bandak Zuzenean bira
Emanaldiak azaroaren 10ean eta 18an izango dira eta bertan Iker Laurobak bat egingo du taldearekin
I. Altuna
Donostia
Jueves, 9 de noviembre 2023, 13:03
Gari eta Maldanbera bandak azken urte honetan Euskal Herriko hainbat hiri eta udalerri zeharkatu dituzte Zuzenean birarekin. Bira hau amaierara iristen ari da, eta datozen egunetan bi hitzordu izango ditu Gipuzkoan. Lehenengoa Usurbilen, ostiralean, azaroaren 10ean, izango da Sutegiko auditoriumean gaueko 22:00etatik aurrera. Bigarrena Errenteriako Lekuona Fabrikan aurreikusi dute, azaroaren 18an, larunbata, 20:00etan. Sarrerak salgai daude 10 euroko prezioan.
Publicidad
Azken hamarkadetako euskal musikako artista handietako bat da Gari. Hertzainak taldea utzi eta bere ibilbideari ekin zion. Azken bira honetan, abeslariak 30 urteko ibilbideko abesti mitikoenen errepasoa egin du, aukera hona beraz, gure bizitzako soinu-bandaren parte diren abestiekin zuzenean gozatzeko. Abesti hauek 'Gari&Maldanbera. Zuzenean', bere zuzeneko lehen diskoan jaso zituen. «Zuzenean grabatutako album honetan azken urteetan idatzitako abestiak errepasatzen ditut, eta nire bizitza aurkezteko modua da: gorabeheraz betetako bizitza bat, une zoragarriak eta ilunagoak dituena, baina egoera horiek guztiek ekarri naute gaur hona eta orain naizena ekarri dute», adierazi zuen diskoaren aurkezpenean.
Nobedade gisa, Usurbilgo eta Errenteriako kontzertuetan Iker Lauroba artista donostiarrak bat egingo du Gariren bandarekin. Teklatuen buru izango da eta taldeko kide berri gisa arituko da hemendik aurrera. Honela, Gari&Maldanbera proiektua bost kidek osatuko dute: Gari (ahotsa eta gitarrak), Alex Alonso (bateria eta programazioak), Oier Aldekoa (baxua eta ahotsak), Miguel Moyano (gitarra, programazioak eta ahotsak) eta Iker Lauroba (teklatua eta ahotsak)
Taldeak aurreratu duenez, urtarrilean estudiora itzuliko da eta 2024ko martxoan disko berria kaleratuko du.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión