Borrar
Gero Axularreko dantzariak, taldeak aurkeztutako aurreko emanaldi batetan. G.A.
Gero Axular Dantza taldea

20. urteurrena ospatzeko lehen emanaldia igandean aurkeztuko du taldeak

Tolosako Leidor antzokian ikuskizun berezia estreinatuko dute, Juan Luis Unzurrunzagak sortutako koreografiekin

Itziar Altuna

Donostia

Ostirala, 19 apirila 2024, 13:00

Comenta

Gero Axular Dantza Taldeak programa berezia antolatu du bere 20. urteurrena ospatzeko. Bi hamarkada bete dira Axular Lizeoko guraso talde batek euskal kultura sustatzeko asmoz Donostiako Aiete auzoan taldea sortzea erabaki zuenetik, eta horregatik aurten hainbat ekitaldi berezi antolatuko dituzte.

Lehenengoa igande honetan izango da, Tolosan, izan ere dantza emanaldi berezia eskainiko dute Leidor antzokian, goizeko 11:30etik aurrera. Bertan elkartuko dira Gero Axular Taldeko dantzari ohiak, gaur egungo dantzariak eta musikariak, Juan Luis Unzurrunzagak sortutako koreografia-sorta bat eskaintzeko. Izan ere, dantza tradizionala oinarri hartuta, formatu berritzaileak dituzten ikuskizunak ere ekoitzi ditu taldeak, eta oraingoan urteurrena borolbiduko duen emanaldia sortu dute.

Emanaldi honek bere alderdi soziala ere izango du, izan ere etekinak @apoyodravet elkartearentzat izango dira.

Beste bi dantza-emanaldi berezi ere antolatu ditu taldeak datorren hilabeteetarako. Donostian izango dira, abuztuaren 13an lehena, Aste Nagusian, eta urriaren 19an bestea. Kasu honetan Victoria Eugenia antzokian aurkeztuko dute, Easo Abesbatzarekin elkarlanean diseinatu dutena.

Beste hainbat ekintza

Dantza-emanaldi hauekin 20. urteurrena ospatuko du taldeak, baina beste hainbat ekitaldi ere aurreikusi dituzte datorren hilabeteetarako. Honela, Gipuzkoako Moda Astearen baitan, maiatzaren 2an Balenciaga museoan egingo den desfilean parte hartuko du taldeak, janzkera tradizionalaren inguruan egindako ikerketa, sorkuntza eta dibulgazio lana balioan jartzeko helburuarekin. Bestalde, urte amaiaren, berain ikuskizunetarako diseinatutako 40 jantzi tradizional ikusgai izango dira San Jeronimo kaleko kriptan antolatuko den erakusketan.

Azkenik, bideo-dokumental bat sortzeko asmoa ere badute, taldearen historia hilezkorra izateaz gain, errealitate eta erronka berrietara egokitzeko duen gaitasuna nabarmenduko duena, eta antzeko egoeran dauden beste kolektibo batzuentzat eredu izan nahi duena.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 20. urteurrena ospatzeko lehen emanaldia igandean aurkeztuko du taldeak

20. urteurrena ospatzeko lehen emanaldia igandean aurkeztuko du taldeak