Unai Mendizabal Jauregik bildu zituen puntu gehien atzoko saioan. GBE

Unai Mendizabal Jauregi nagusitu da Azkoitian

Gaur arrastaldean jokatuko da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako asteburu honetako bigarren final-laurdena

A. Mariezkurrena

Donostia

Lunes, 28 de octubre 2024, 07:39

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bigarren asteburua hasi zen atzo Azkoitiko Baztartxo Antzokian, bertan jokatu zen hirugarren final-laurdena. Sei bertsolari hauek aritu ziren kantuan: Ane Labaka Mayoz, Asier Azpiroz Iztueta, Eli Pagola Apezetxea, Maialen Akizu Bidegain, Oier Etxeberria Zubimendi eta Unai Mendizabal Jauregi.

Publicidad

Lan puntuagarriak bukatuta, Unai Mendizabal Jauregik bildu ditu puntu gehien: 485,5. Honela, zuzenean sailkatu da finalaurrekoetara, Zarauzkora, azaroaren 24an. Honela geratu da sailkapena: Unai Mendizabal Jauregi 485,5; Asier Azpiroz Iztueta 485,5; Ane Labaka Mayoz 477,5; Eli Pagola Apezetxea 470,5; Oier Etxeberria Zubimendi 468 eta Maialen Akizu Bidegain 414 puntu

Gai-jartzaile lanetan Haritz Alberdi Alberdi aritu zen eta epaile lanetan berriz, Amaia Otxotorena Gamio, Karlos Ibarguren Olalde, Maite Sukia Olano, Oihana Aranguren Etxaniz eta Zigor Leunda Eizmendi. Idazkaria Nerea Goñi Begiristain izan zen.

Bigarren saioa gaur Irunen

Gaur arratsaldean jokatuko da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako laugarren final-laurdena, Irungo Ficobako Auditoriumean. Gaurko saioan, aldiz, sei bertsolari hauek izango dira: Amaia Iturriotz Etxaniz; Aner Peritz Manterola 'Euzkitze'; Eneritz Artetxe Eizagirre; Eñaut Martikorena Lizaso; Iñaki Apalategi Astigarraga eta Oihana Iguaran Barandiaran.

Gai-jartzailea Uxune Areizaga Aranberri izango da eta epaileak, Amaia Otxotorena Gamio, Karlos Ibarguren Olalde, Maite Sukia Olano, Oihana Aranguren Etxaniz eta Zigor Leunda Eizmendi. Idazkari lanetan, aldiz, Aratz Irazustabarrena Garmendia ariko da.

Publicidad

Arrastaldeko 17:00etatik aurrera bertsoa.eus atarian zuzenean emango dugu saioa

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad