Borrar
Basque Culinary Center-en egin den topaketan parte hartu duten gazteak eta hizlariak. B.C.C.

Talentu gazteak ardoaren inguruko jardunaldian

EDA Drinks and Wine proiektuaren baitan Basque Culinary Center-en bildu dira sektorearen inguruan ausnartzeko

I. Altuna

Donostia

Ostirala, 14 uztaila 2023, 18:09

Comenta

EDA Drinks and Wine proiektuaren baitan, ardoaren arloko hainbat profesional gazte bildu dira Basque Culinary Center-en egindako jardunaldian. Bertan, besteak beste, EDA proiektua ezagutzeko aukera izan dute. Joxe Mari Aizega, Basque Culinary Centerreko Zuzendari Nagusiaren esanetan, «gazteak ardogintzan protagonista izaten ari diren mugimendu ekintzaile eta berritzaile garrantzitsua» izango da, «kultura, nortasuna eta tradizioa modernitatearekin lotuko dituena».

Proiektuak bere campusa izango du, Gasteizen, baina oraindik ez da kokaleku zehatza ezagutzera eman. Baita Arabako Errioxako ardoaren egoitza bat eta esperimentaziorako lursailak. Oinarri estrategikoak eta prestakuntza, berrikuntza eta ekintzailetzako eduki eta programak definitzen eta baliozkotzen ari dira 2023an zehar, eta 2024an eta 2025ean, eraikinak eraikiko dira. Aldi berean, ekintzailetzari laguntzeko eta prestakuntzarako jarduerak hasiko dira.

Jardunaldia

Egunean zehar hainbat mahai inguru antolatu dira. Lehenengoan, 'Ardoaren munduan ekintzaile izan eta bizirik irautea: zailtasunak eta sariak' tituluarekin, Óscar Mestre (Bodega Óscar Mestre y Bodegas Riko), Josu Amatria (Bodega Amatria Vinos y Viñedos), eta Jade Gross (Jade Gross Wines) izan dira eta irabazi eta berrinbertitzea ekintzailetzaren hazkunde-prozesua dela azpimarratu dute. Proiektu berri batekin hastean, grina, arriskuak, finantziazioa eta sakrifizio jarraituaz ere hiz egin dute.

Jarraian Roc Gramona (Gramona Wines), Carlos López de la Calle (Bodega Artadi, Izar Leku), Alain Quintana (Bodega Quintana) eta Álvaro Loza (Bodega Álvaro Loza) izan dira 'Bitikultura, lurraldearen babesa eta etorkizuneko erronkak' mahai inguruan.

Hurrengo mahai inguruan, Eduardo Eguren (Bodega Cuentaviñas), Judit eta Juan Valdelana (Bodega Valdelana), Juan Príncipe (Bodega César Príncipe) eta Martina Prieto Pariente (Bodegas Prieto Pariente y José Pariente) aritu dira, eta identitate kontzeptuaren beharra defendatu dute 'Zer ardo egin nahi ditugu gazteok?' titulua zeraman mahai inguruan.

'Marketina eta komunikazioa aro digitalean' izan da topaketaren azken mahai ingurua. Estela Lecea (Bodegas Lecea), María Santolaya (Bodegas Roda, La Horra), Bertol Izagirre (Bodega Gorka Izagirre) eta Pablo Nietok (La Lagareta) parte hartzaileekin. Bitarteko digitalen eta komunikazio pertsonalaren konbinazioan eragin zuten parte-hartzaileek. Azken-publikoa, hurbileko kudeaketa eta irudia argi izatea izan dira protagonistek landutako beste gai batzuk.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Talentu gazteak ardoaren inguruko jardunaldian

Talentu gazteak ardoaren inguruko jardunaldian