Borrar
Aurreko edizoan parte hartu zuten gazte eta helduak.

Sukaldari gazteek beren trebeziak erakusteko aukera izango dute Aste Nagusian

Entsalada bat eta arraultza osagai nagusi duen platera prestatu beharko dute abuztuaren 18an burutuko den 'Familian Sukaldatzen' lehiaketan

I. Altuna

Donostia

Asteartea, 18 uztaila 2023, 17:47

Comenta

Zubietako harrobitik hainbat futbolari ateratzen dira urtero, baina hau ez da Gipuzkoak duen harrobi bakarra. Gure etxetako sukaldeetan ere badira hainbat gaztetxo zartagi eta eltze artean ibiltzen direnak, errezeta goxoak prestatzen eta sukaldaritzarekin disfrutatzen. Gastronomiaren inguruan antolatzeko diren lehiaketek gero eta harrera handiago dute txikien artean, bai telebistan egiten direnak, bai eta herrietako festetaan antolatzen direnak. Nork daki, agian etorkizuneko sukaldari handien belaunaldia berria osatuko dute.

Ildo honi jarraituz, Donostiako Aste Nagusian 'Familian sukaldatzen' Gastronomia lehiaketaren bigarren edizioa antolatu dute. Gipuzkoa plazak hartuko du lehiaketa abuztuaren 18an, 18:00etan, eta helburua da 8 eta 14 urte bitarteko haurrek helduekin batera sukaldean aritzea, betiere, «jaki elikagarri eta elikadura jasangarria sustatzeko», gogorarazi dute antolatzaileek. Taldeak bi eta lau pertsonen artean osatuak egongo dira, eta talde bakoitzaren erdia gutxienez, 8 eta 14 urte arteko pertsonak izango dira, eta gainerakoak (pertsona bat edo bi) 14 urtetik gorakoak. Izen ematea https://astenagusia.donostiakultura.eus/eu/ web orrian dagokion formularioa beteta egin daiteke, edota Eroski supermerkatuetan zuzenean. Epea eta hilaren 21ean itxiko da, edota 30 taldek izena ematen dutenean.

Entsalada eta arraultzak

Lehiaketa bi fasetan banatuko da, baldin eta 18 talde baino gehiagok izena ematen badute. Lehenengoan taldeek 4 lagunentzako udako entsalada bat prestatu beharko dute. Horretarako, partaideek denbora izango dute Eroskik prestatutako 'supermerkatura' inguratu eta erabili beharreko produktuak eskuratzeko (osagaien zerrenda izen-ematea onartu ondoren jakinaraziko zaie). Osagaiak aukeratzeko eta entsalada egiteko 90 minutu izango dituzte.

Jarraian, finalera sailkatzen diren taldeek epaimahaiak emango duen osagai nagusi batekin plater bat prestatu beharko dute, kasu honetan arraultza izango da osagai hori, eta gutxienez beste hiru osagai izan beharko ditu platerak. Egingo den errezeta abuztuaren 3ko 13:30ak baino lehen jakinarazi beharko zaio antolakuntzari.

Sariei dagokionez, hirugarren sailkatuak 100 euro eroski erosketa-txarteletan, mantalak eta diplomak jasoko ditu; bigarren sailkatuak, 150 euro Eroski erosketa-txarteletan, mantalak eta diplomak; eta lehen sailkatuak, 200 euro Eroski erosketa-txarteletan, Aste Nagusiko sukaldariaren jakatxoa eta diplomak, bazkari bat taldeko kideentzat Garberako Terracity jatetxean, eta Sukaldaritza tailerra BCC Culinary Cluben.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Sukaldari gazteek beren trebeziak erakusteko aukera izango dute Aste Nagusian

Sukaldari gazteek beren trebeziak erakusteko aukera izango dute Aste Nagusian