Borrar
Jai giroa izango da igandean ere Lasturko plazan, Intxorpe egunean.

Soraluzeko Mesedeetako jaiak eta Lasturko San Nikolasak agurtzeko garaia

Hilaren 24an Galbaixotarren eguna ospatuko dute Mutrikun eta 30ean, San Jeronimo jaixak

A. U.

Debabarrena

Larunbata, 16 iraila 2023, 18:18

Comenta

Festarik festa ibiltzea gustuko duenak ez du aspertzeko aukerarik Debabarreneko herrietan urte sasoi honetan. Azken egunotan ere hainbat ekitaldi izan dira han eta hemen, baina horiek ere amaierara iritsi dira. Izan ere, larunbatean amaitu dira Galbaixoak Mutrikun eta igandean bukatuko dira Lasturko San Nikolasak zein Soraluzeko Mesedeetako festak. Azken egun honetan ere izango da zer egiterik, dena dela.

Hala, Soraluzeko Mesedeetako jaietan igandean goiz bete-betea izango dute. 11:00etatik aurrera puzgarriak izango dira 4 urtetik beherakoentzat. 12:00etan patata tortilen lehiaketari emango zaio hasiera plateren entregarekin. 12:30ean danta herrikoiak izango dira plazan eta 13:00etan hitzordu bikoitza: batetik, toka txapelketa (izen-ematea euro baten truke) eta, bestetik, apar festa. 13:30ean otarrainxka eta patata tortilen dastaketa egingo da eta lehiaketako sari banaketa burutuko da. Eta, honenbestez, arratsaldeko hiruak aldera emango zaie amaiera aurtengo jaiei.

Lasturren ere goizean goiz hasiko da azken eguneko, Intxorpe eguneko, egitaraua. Izan ere, goizeko 9:30ean meza nagusia ospatuko da eta ondoren hamaiketakoa izango da tabernan.

Jai giroa frontoira mugituko da gero, 11:30ean partida izango baita. Hantxe izango da, baita ere, Manu Bendala eta Maialen Akizuren bertso-saioa eta egun osoan zehar Jon Ostolaza eta Pujana trikitilariak arituko dira giroa musikarekin alaitzen. 14:00etarako dago iragarrita bazkaria tabernan, eta horren ostean, arratsalde partean, herri kirolen txanda izango da. 17:00etan hasita Xabier Zaldua, Jon Zaldua, Mikel Agirre eta Kimetz Oñederra 'Aittola' arituko dira aizkoran plazan eta Lucia Orbe eta Aritz Aranguren 'Norde' harri jasotzen.

Jarraian bertsolarien bigarren txanda izango da, baita bertako gazteen «aurresku kitzikagarria» eta, San Nikolasak amaitu eta datorren urtera arte agurtzeko, pailazoak, zezenak eta Nikolas txikiren igoera.

Galbaixotarren eguna

Aipatu bezala, Galbaixoetako egitarau nagusiari larunbatean eman zitzaion amaiera, baina ezin ahaztu datorren igandean, hilaren 24an, Galbaixotarren eguna ospatuko dela egun osoko egitarauarekin. Eguerdiko 12:00etan meza izango da hiru auzoetako hildakoen alde eta ondoren auzoko III. argazki zaharren erakusketa. 13:00etan dantza ikuskizuna iragartzen dute. Arratsaldean, 17:00etatik aurrera, Julen Magoaren ikuskizuna izango da ume eta gaztetxoentzako eta horren ostean jolasak antolatuko dituzte.

17:30ean bolo txapelekaren hirugarren edizioa abiatuko da eta ondoren Ibiriko pottokak arituko dira. Umeentzako txokolatada ere izango da. Egunean zehar Laja eta Lutxurdio trikitilariak arituko dira auzoa girotzen eta jaien bukaeran errifen zozketa egingo da.

Eta hilabetea ederki amaitzeko, izango da beste jai egun bat ere, irailaren 30ean San Jeronimo jaixak ospatzeko aukera izango baita. Goizeko 11:00etatik aurrera, orientazio proba burutuko da haur, guraso eta gaztetxoentzat. 11:30ean meza ospatuko da eta ondoren herri kirolen saioa: Mikel Agirre, Ioritz Gisasola, Unai Osa eta auzoko gazteen erakustaldia. 14:30ean auzo bazkariari emango zaio hasiera eta arratsalde partean ere izango da zer eginik. 18:00etatik aurrera, dantza festa, «aktore famatuekin», ondoren Joxpa taldearekin erromeria eta amaitzean, DJ Urgozo.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Soraluzeko Mesedeetako jaiak eta Lasturko San Nikolasak agurtzeko garaia

Soraluzeko Mesedeetako jaiak eta Lasturko San Nikolasak agurtzeko garaia