Sailkapen faseko beste lau kantaldi aste honetan
Idiazabalen, Getarian, Mutrikun eta Anoetan jokatuko dira ostegun eta ostiralean aste honetako lau saioak
I. A.
Donostia
Miércoles, 8 de mayo 2024, 18:50
Gipuzkoa Bertsotan sailkapen fasea aurrera doa. Dagoeneko zazpi saio jokatu dira eta lehen itzulia bukatzeko aste honetako lau kantaldiak eta datorren asteko Oñatikoa baino ez dira falta. Hain zuzen ere, aste honetan txapelketak lau geldialdi egingo ditu ostegunean Idiazabalan eta Getarian, eta ostiralean Mutrikun eta Anoetan.
Publicidad
Idiazabalgo saioan arituko dira Aner Peritz Manterola 'Euzkitze', Eli Pagola Apezetxea, Endika Igarzabal Murua, Igauri Lopetegi Amostegi, Mikel Iturriotz Etxaniz eta Oier Etxeberria Zubimendi bertsolariak, gai-jartzailea Aizpea Garmendia Iartza izango dutelarik. Guraso Elkarteko aretoan ariko dira kantari 19.00 etatik aurrera.
Getariako kantaldia kultur etxean jokatuko da, 19:00etan ere, eta Ekain Tolaretxipi Errazti, Jon Altuna Arteaga, Odei Lopez Larrauri, Oier Aizpurua Olaizola, Txomin Azpiroz De Pedro eta Urko Arregi Markuleta arituko dira, Uxune Areizaga Aranberriren 'esanetara'.
Ostiralean, Mutrikun eta Anoetan
Ostiralean Mutrikuko Zabiel Kultur etxean (19.00etan) bilduko dira aste honetako hirugarren kantaldian parte hartuko duten bertsolariak, Ane Peñagarikano Leiva, Izarne Zelaia Arratibel, Iñigo Gorostarzu Etxebeste, Jon Mendiluze Mujika, Josu Ibarguren Elosegi eta Manex Astigarraga Bergara. Gaiak jartzen Maddi Labaka Mayoz izango dute.
Azkenik, ostiralean Anoetako Mikelasagasti auditorian antolatu den saioan Beñat Jauregi Etxeberria, German Urteaga Garmendia, Jon Luzuriaga Iurramendi, Julene Iturbe Epelde, Kepa Isasi Salaberria eta Markel Eizagirre Beloki ariko diran lehian, Gai-jartzailea: Igotz Alkorta Irastortza
Publicidad
Idiazabalen eta Mutrikun hauek epaileak Estitxu Agirre Agirre, Ion Martinez Ugarteburu, Mikel Urteaga Azkue eta Oihana Aranguren Etxaniz izango dira, eta idazkari lanetan Oier Iurramendi Etxeberria ibiliko da. Getarian eta Anoetan, aldiz Leire Beloki Lizarralde, Maite Sukia Olano, Mikel Lersundi Ayestaran eta Unai Muniain Caballero izango dira epaileak eta Aratz Irazustabarrena Garmendia idazkari.
Gogoratu behar da Gipuzkoako txapelketaren 2024ko edizioak bi fase nagusi izango dituela. Batetik, Gipuzkoa Bertsotan txapelketarako sailkapen fasea jokatuko da, lehen aldiz bi itzulitara. Eta bestetik, txapelketa bera, irailaren 14tik abenduaren 14ra.
Publicidad
Gipuzkoa Bertsotan ekimeneko lehen fasean 74 bertsolari ariko dira kantuan. Horietatik 48 pasatuko dira bigarrenera eta, azkenik, 34 bertsolarik lortuko dute udazkenerako txartela. Bi saioetako puntuak hartuko dira kontuan.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión