Urgente Largas colas en la AP-8 y la GI-636 en dirección a la muga

Sagardoetxeak eskaintza gastronomiko berezia egingo du Aste Santuan

Sagastira eta museo-gunera bisita gidatuak antolatzeaz gain, sagardo eta gazta dastaketak egingo dira

DV

Donostia

Miércoles, 27 de marzo 2024, 17:53

Aste Santuko eta Pazko Asteko oporrak ate joka dira, eta asko dira gure lurraldean egun hauetarako antolatu diren ekimenak. Astigarragako Sagardoetxeak, esaterako, eskaintza gastronomiko berezia egingo die egun hauetan bertara hurbiltzen diren bisitariei.

Publicidad

Esperientzia honen baitan, sagastira bisita gidatua egingo dute bisitariek, sagarraren kultura modu dinamikoan eta pedagogikoan ezagutzeko aukera ematen duena. Museo-gunea ezagutzeko aukera ere izango dute, sagarra eta sagardoaren historia, sagardoaren kultura eta sagardoaren elaborazio prozesua ezagutzeko. Ohiko bisita hauez gain, sagardoa eta Idiazabal, Roncal eta Iraty Euskal Herriko gazten dastaketaz gozatzeko aukera izango da.

Hain zuzen, Sagardoetxetik jakinarazi dutenez, eskaintza berezia martxoaren 28tik apirilaren 7ra bitarte luzatu da, eta, Sagardoetxeko bisitaren ostean, bisitariek aukera izango dute eguna sagardotegiko otorduarekin osatzeko, txotxaren errituaz gozatzeko eta sagardoaren kulturako esperientzia borobiltzeko.

Martxoak 28tik 31ra, egunero, zazpi bisita gidatu antolatu dira, goizez eta arratsaldez, honako ordutegian: 11:00, 12:00, 13:00, 16:00, 17:00, 18:00 eta 19:00etan. Astelehenean, apirilaren 1ean eta igandean, apirilaren 7an, goizez bakarrika eskainiko dira bisitak, 11:00etan, 12:00etan eta 13:00etan, eta apirilaren 2tik 6ra, berriro ere goiz eta arratsaldetan.

Prezioei dagokienez, helduak 7 euro ordaindu beharko dituzte, bisita gidatua eta dastaketak barne. Haurren kasuan, 0-6 urteko bitartekoek doakoa izango dute sarrera (dastaketarik gabe), eta 7-17 urteko haurrek 5 euro (bisita gidatua eta sagar muztio eta gazta dastaketa barne).

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad