Borrar
Ekima hiriko 17 auzotara iritsiko da. Udala

'Parketarrak' ekimena abian da berriro Donostiako 17 auzotan

Martxoan antolatutako saioetan 1.065 haurrek eta 225 gurasok parte hartu zuten

DV

Donostia

Astelehena, 15 maiatza 2023, 14:01

Comenta

'Parketarrak' egitasmoa Donostiako 17 auzotara iritsiko da berriro. Aste honetan hasi eta ekainaren 2ra bitarte, hiriko hainbat parketan eta plazetan euskaraz jolasean aritzeko aukera izango dute haurrek eta haien gurasoek, doan.

Donostiako Udaletik jakinarazi duetnez, 'Parketarrak' ekimenaren helburu nagusia da «haurrek euskara erabiltzea kalean eta parkeetan jolasean ari direnean». Egitasmoa bi programatan banatuta dago: 'Zabu-zibu', 3-5 urteko haurrentzat eta beren familientzat, eta 'Txirrintxon', 6-9 urtekoentzat.

Joan den martxoan antolatutako saioek harrera ona izan zuten, eta 1.065 haurrek eta 225 gurasok parte hartu zuten. Guztira, 99 saio antolatu ziren, eta parte hartu zuten gurasoek «oso ondo» balioetsi dute ekimena. Kalean eta parkean jolasteko ohiturari eustea garrantzitsua iruditzen zaie, bai eta beste jolas batzuetan aritzeko aukera izatea ere. Gainera, kalean euskaraz jolasteko ohitura sustatzearen aldekoak dira.

Egitasmoa oraingoan ere 17 auzotara iritsiko da, hain zuzen, Gros, Antigua, Altza, Añorga, Bidebieta, Igeldo, Loiolako Erriberak, Txomin-enea, Martutene, Amara, Amara Berri, Parte Zaharra, Egia, Aiete, Morlans, Ibaeta eta Intxaurrondon.

Donostiako auzo gehienetan sortuta daude euskara batzordeak eta auzoan bertan euskara sustatzeko plangintzak ari dira antolatzen. Plangintza horien helburuetako bat da euskara aisialdi eremuetan erabiltzea eta horretarako 'Parketarrak' ekimena oso eraginkorra dela ikusi dute Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta auzoetako euskara batzordeek.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Parketarrak' ekimena abian da berriro Donostiako 17 auzotan

'Parketarrak' ekimena abian da berriro Donostiako 17 auzotan