Borrar
Dinamizatzaileek gidatuko dituzte jolasak.
'Parketarrak' egitasmoa bueltan da astelehenetik aurrera Donostian

'Parketarrak' egitasmoa bueltan da astelehenetik aurrera Donostian

Ekimenak euskaraz jolasteko aukera emango du hiru astetan Donostiako 17 auzotako 22 jolasgunetan

I. A.

Donostia

Viernes, 2 de mayo 2025, 12:13

Herreran, Morlansen, Añorgan eta Bidebietan ekingo diote 'Parketarrak' ekimenari astelehenan. Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta auzoetako euskara batzordeek antolatzen duten egitasmo honek euskaraz jolasteko aukera eskainiko die 3 eta 9 urte bitarteko haurrei maiatzaren 5etik 23ra arte, hiriko 22 jolasgunetan. Programa honen helburua euskararen erabilera aisialdian indartzea da, eta horregatik antolatzen da jolasgunetan, haurrak eta familiak kalean jolasean dabiltzanean.

Hain zuzen, Donostiako 17 auzotako parke eta jolaslekutan antolatuko dira euskarazko jolas dinamizatuak: Aiete, Altza Herrera, Altza Casares, Antigua, Añorga, Amara-Olaeta, Amara-Araba parkea, Amara-Rafael Ruiz Balerdi plaza, Bidebieta, Easo-Arroka plaza, Egia-Martin Santos plaza, Egia-Atotxa Zelaia plaza, Gros-Katalunia plaza, Gros-Nafarroa Behera plaza, Ibaeta, Intxaurrondo, Loiolako Erribera, Martutene, Morlans, Parte Zaharra-Zuloaga plaza, Txomiñenea eta Zubieta.

Jolasa da 'Parketarrak' jardueraren funtsa, erreminta «ezin hobea» delako hizkuntza barneratzeko, eta jolasguneetan jartzen diren dinamizatzaileek gidatzen dute ekimena. Adinaren eta parte hartzaile kopuruaren arabera, bi talde antolatzen dira: Zabu Zibu taldea 3-5 urteko haurrentzat, arduradun batek lagunduta, eta Txirrintxon, 6-9 urte bitartekoentzat. Ekimena doan eskaintzen da.

Jon Insaustik Euskara zinegotziaren esanetan, haurraren lehenengo hilabete eta urteetan garrantzitsua da etxeko giroan euskarari tokia ematea eta arlo ludikoan ere asko erabiltzea. Gero, umea handitzen doan heinean, harreman sareak eratzen hasten da, eta, une horretan ere, «oso garrantzitsua da laguntxoekin euskaraz ongi pasatzeko aukerak izatea, lagunarteko hizkera indartzea eta komunikazio ohiturak euskaraz eraikitzea, ezagutzen joaten diren pertsona eta harreman sare berriekin».

'Parketarrak' ekimana urtean hiru aldiaz antolatzen da, martxoan, maiatzean eta urrian. Aurreko txandan (martxoan), egun batzuetan oso eguraldi txarra egin zuen arren, 900 umek baino gehiagok parte hartu zuten hiru astez antolatu ziren saioetan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Parketarrak' egitasmoa bueltan da astelehenetik aurrera Donostian