Pagoeta Fest, naturan egindako arte jaialdia, apirilean egingo da
Lehen edizio honetan hainbat ekitaldi antolatuko dira, kontzertuak, topaketak eta ibilbideak, besteak beste
I. Altuna
Donostia
Sábado, 11 de marzo 2023, 13:03
Udaberriarekin batera, naturaz gozatzeko egunak iristear daude, eta testuinguru honetan sortu da Pagoeta Fest jaialdia. Lehen edizioa apirilaren 21, 22 eta 23an ospatuko da, Aia udalerrian kokatua dagoen Zingira Kanpinean. «Naturaren erdian dagoen arte bizien jaialdia» izango da, antolatzaileen esanetan.
Publicidad
Jaialdian arte, zirku, musika, umore eta topaketak antolatu dira. «Askotariko ikuskizunak, kontzertuak, jokoak edo instalazio artistikoak egingo dira familia osoarentzat, baita ibilaldi eszenikoak parke naturalari izena ematen dion pagadian zehar», azaldu dute. Egitarauan Euskal Herriko, Gaztela eta Leon, Katalunia, Andaluzia eta Frantziako artista eta konpainiek parte hartuko dute. Besteak beste, Barre taldea, Jean Philippe Kikolas, Teatro sobre ruedas, Maite Guevara konpainia, Las XL, Las Polis, Nando Caneca, Domi Circo, Maleta Company eta Cie Balancetoi izango dira.
Pagoeta Fest, naturan egindako arte jaialdia, Pagoetako Parke Naturalaren sarreran egingo da, Zingira Kanpinean, «Oriotik oso gertu dagoena, naturaren usaina arnasteko lekua, berdea, basoa, eguzkitsua eta oso lasaia», diote jaialdiko arduradunek, «deskonektatzeko, atseden hartzeko eta familiarekin ondo pasatzeko leku aproposa».
Arte jaialdia «hiriko zarata eta zalaparta» alde batetara utzi eta arteaz eta naturaz gozatzeko helburuarekin sortu da. Pagoeta parke naturala Aia, Zarautz eta Zestoako lurretan kokatua dago. Erdigunea Pagoeta mendia da, Aia eta Laurgain landaguneen gainean kokatua. Parkeak interes handiko prestakuntza eta jolas-funtzio bat betetzen du, Iturraran Parketxea eta Agorregiko burdinolarekin, besteak beste. Historiaurreko aztarna garrantzitsuak ere ikusi daitezke: trikuharriak (Otagain, Olarteta, Zaingo), tumuluak (Muzin, Arreta...) eta kobetako aztarnategiak
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión