Aste Nagusian burutu zen bertso jaialdia, Easo Plazan.

«Orain arte egin den lan oso bati aitortza da»

Bertsozale elkartearentzat «pozgagarria» da bertsolaritza Kultura Ondare Immaterial izendatzea EAEn, «egoera larrian dagoen hizkuntza batean» egiten den jarduera honi bultzada eman diezaiolako

DV

Donostia

Martes, 11 de junio 2024, 17:38

2018an Nafarroan, 2022an Ipar Euskal Herrian eta orain, 2024an, EAEn izendatu da bertsolaritza Kultura Ondare Immaterial. Eusko Jaurlaritzak gaurko Gobernu Kontseiluan 'Euskadiko interes kultural immaterialeko ondare' izendatu du, eta aurki egingo da izendapen ofiziala. «Aitortza hau komunitate oso baten lanari esker lortu da, eta horren errekonozimendua da izendapena», adierazi dute Bertsozale elkartetik.

Publicidad

Ainhoa Urien Bertsozale Elkarteko lehendakaritza taldeko kidearen esanetan, «pozgarria da» bertsolaritza «euskararen lurralde osoan ondare inmaterial bezala izendatuta egotea», hau «badelako lorpen bat». Izendapen hau «orain arte egin den lan oso bati» eta «mugimendu oso bati» egindako aitortza dela ere esan du. Horrela, aurrera begira, ondare izendatzeak «izan ditzakeen transformazio horiek mugimentuak berak erakutsiko» dituela uste du,

Bertsozale elkartea «mugimendu horren parte garrantzitsu» izanik, gizartearen aitortza bazuela adierazi du Beñat Gaztelumendi Bertsozale Elkarteko Ikerkuntza arduradunak, eta orain «instituzionalizatu» dela, «beste plano batetara eraman da». «Alde batetik poza ematen digu aitortza hau jasotzeak, gure ere sentitzen dugulako, eta orain nahiko genukeena da aitortza horren tamainako babesa ematea gure lanari, lan hori izan delako hona ekarri gaituena».

Bertsozale elkarteak lanean jarraituko du, baina aitortza honek supusatuko dio «bertsolaritzaren mugimendu horri leial izaten jarraitzea» eta beste erakundeekin dituen harremanak «erraztea», Urienen iritziz. «Baliabide sorta gehiago ekarriko dizkigu, indartsu dagoen jardun bat delako bertsolaritza, baina oso egoera larrian dagoen hizkuntza batean egiten dena. Izendapen honek balio dezake egoera honi buelta ematen hasteko» edo «beste tresna batzuk sortzeko» egoera honi aurre egiteko.

Ezaugarriak

Interes kultural immaterialeko ondare izendapenarekin, kultura ondare immaterialak dituen ezaugarriak aitortzen zaizkio bertsolaritzari, balio handiko ondare egiten dutenak: belaunaldiz belaunaldi helarazia, komunitateei identitate sentimendua ematen diena, eta kultura aniztasunarekiko eta giza sorkuntzarekiko errespetua areagotzeko laguntza ematen duena.

Publicidad

Halaber, berau babesteko neurriak ere aitortzen zaizkio; besteak beste, komunikazio eta publizitate kanpainak, prestakuntza programak edota beste administrazio batzuekiko hitzarmenak. Euskal Autonomia Erkidegoa gainditzen duen jarduera izanik, kooperazio akordioak ere aipatzen dira Nafarroako Gobernuarekin eta Iparraldeko Euskal Hirigune Elkargoarekin.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad