Borrar
Ondarearen Europako Jardunaldiek ondare arkitektonikoa izango dute ardatz

Ondarearen Europako Jardunaldiek ondare arkitektonikoa izango dute ardatz

Jarduerak urritik aurrera egingo dira eta proposamenak aurkezteko epea zabalik da ekainaren 1era arte

DV

Donostia

Viernes, 18 de abril 2025, 18:42

'Ondarea eraikitzen. Construyendo cultura' lelopean, ondare arkitektonikoarekin lotutako ekitaldiak antolatzeko proposamenak aurkeztera gonbidatzen ditu herritarrak aldundiko Kultura Departamentuak, urrritik aurrera egingo direnak Europako Jardunaldien IX. edizioaren baitan.

Europako Kontseiluak sustatzen duen programa honek ondare arkitektonikoa izango du ardatz aurten, eta aukeratutako gaiak arkitekturaren lorpen artistiko eta teknikoak nabarmentzen ditu, hiri zalapartatsuetako monumentu handietatik landa eremuetako herri-eraikinetaraino. Nabarmentzekoa da arkitektura funtzionaltasun hutsetik haratago doala, tokiko eta nazioko historiaren, kultura-nortasunaren eta oroimen kolektiboaren sinbolo ahaltsua baita.

Horrela, programan hainbat formatutako jarduera ugari sartuko dira: gymkhanak, normalean sartu ezin diren tokietara bisitak, bisita komentatuak, solasaldiak, kontzertuak, erakustaldiak, tailerrak eta abar; izan ere, proiektu honetan ondarea zabaltzeko erabiltzen diren formatuak askotarikoak izaten dira.

Ondarea ezagutarazteko jarduera bat antolatu nahi duen edozein erakunde, talde, enpresa edo norbanakok, Gipuzkoa Kulturaren webgunearen bidez proposatu ahal izango ditu proposamenak ekainaren 1era arte.

Aurreko edizioan, Gipuzkoan 107 ekitaldi antolatu ziren, eta 4.200 parte-hartzailetik gora izan ziren. Bestalde, lurraldean sendotzen ari den programa da hau eta pasa den edizioan jardunaldiak Gipuzkoako 33 udaletara iritsi ziren. Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatutako programa da, eta urtero hainbat kultur eragilek bat egiten dute jarduerak antolatzen. Iaz 70 eragilek egin zuten bat proiektuarekin.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ondarearen Europako Jardunaldiek ondare arkitektonikoa izango dute ardatz