'Ombuaren itzala' proiektuaren aurkezpeneko artxiboko irudia. IMANOL ARRATIBEL

'Ombuaren itzala' proiektuaren aurkezpena Zumalakarregi museoan

Apirilaren 22an ospatuko da 18:30ean eta osasun egoera dela-eta aurrez izen ematea gomendatzen du antolakuntzak. Patxi Bisquert aktore eta zinegilea bertan izango da

dv

Donostia

Lunes, 19 de abril 2021, 18:30

Zumalakarregi Museoak 'Ombuaren itzala' proiektua aurkeztuko du ostegun honetan, apirilak 22, arratsaldeko 18:30ean. Patxi Bisquert aktore eta zinegileak gidatutako obraren bitartez Pedro Mari Otaño bertsolariaren bizitza eta lanak ezagutarazi nahi dira, haren figurak «bi gai nagusi» uztartzen baititu Zumalakarregi Museoarentzat: XIX. mendeko euskal emigrazioa eta garaiko herri kultura.

Publicidad

2018an hasi zuen ikertze-proiektua Bisquertek eta 2020ko urrian aurkeztu filma egiteko asmoa. Bertan Joxin Azkuek, Teodoro Hernandorena kultur elkarteko kideak, azaldu bezala bertsolaria izan zelako da ezaguna, baina «hori baino askoz gehiago zen». Egun hartan filma ekoizteko herritarren babesa eskatu zuen crowdfounding kanpaina bitartez 30.000 euroak bildu ahal izateko. Ordutik filma produzitu ahal izateko hitzaldiak eskaintzen dabil Bisquert eta ostegun honetakoa izango da hurrena.

Zizurkileko poetaren azken bi hamarkadak ditu oinarri filmak, Bisquerten hitzetan, «ziur aski Otañoren urterik emankorrenak». Batez ere bertso paperengatik zen ezaguna (ez zuen jendaurrean kantatzen, eztarri arazoak zituelako), baina poesia ere landu zuen

Aurkezpen honen bitartez XIX. mendeko historia zabaltzen saiatzen den Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoak, 'Ombuaren itzala' proiektua, Pedro Mari Otaño pertsonaia interesgarri honen ibilbidea hedatzea bilatzen duen ekimena, babesten du. Bertan Patxi Bisquer, aktore eta zinegilea eta Mikel Alberdi, Zumalakarregi Museko dokumentazio eta artxibo arduraduna izango dira. Aforoa mugatua izango da eta aurrez izen ematea gomendatzen Zumalakarregi Museoak mzumalakarregi@gipuzkoa.eus helbidean edo 943 88 99 00 telefono zenbakian.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad