Borrar

Nerabeei begirada kritikoa garatzen laguntzeko tresna berriak

Gazteria Departamentuak Kultura Digitala webgunean nerabeekin begirada kritikoa lantzeko edukiak sortu ditu

I.A.

Donostia

Larunbata, 19 uztaila 2025, 17:59

Comenta

Nerabeei beren pentsamendu kritikoa garatzen laguntzeko. Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak atal berri bat sortu du Kultura Digitala webgunean, alfabetatze digitalarekin eta Interneten erabilera egoki eta seguruarekin duen konpromisoari helduz.

Batez ere sareetan ematen den gehiegizko informazio eta desinformazioaren aurrean, geroz eta beharrezkoagoa da nerabeak gai honetan ahalduntzea eta haiekin begirada kritikoa lantzea, B-EGIA zabaltzeko. Atal hau, hain zuzen, Gazteria Zuzendaritzaren estrategia zabalago baten parte da: sentsibilizazioa eta prestakuntza. Horregatik, gai hau TREBA nerabeak eta TREBA Gazteak prestakuntzetan lantzen da. Honez gain, TREBA profesionalak ildoaren barruan, gaztelekuko hezitzaileekin sentsibilizazio lanketa egin da eta hainbat baliabide sortu dira. «Helburu nagusia nerabeei begirada kritikoa garatzen laguntzea da, sarean modu seguruan, arduratsuan eta independentean nabigatzeko, erabakiak kontzienteki eta askatasunez hartu ahal ditzaten», azaldu dute.

Kultura Digitala webguaren atal berri honek material eta proposamen didaktiko ugari jartzen ditu hezitzaile, profesional eta familien zerbitzura, nerabeekin pentsamendu kritikoa modu praktikoan lantzeko. Bereziki, gazteria-arloko hezitzaileei, profesionalei eta familiei zuzenduta dago.

Edukiei dagokienez, alde batetik begirada kritikoaren gaitasuna zergatik den funtsezkoa nerabezaroan sustatzea modu errazean azaltzen duten hamar gako aurkezten dira. Bestalde, B-EGIA aktibatzeko bederatzi dinamika proposatzen dira, gaur egungo gaietan pentsamendu kritiko aplikatzeko, hala nola ingurune birtuala eta sarearen erabilerak, pornografia, adimen artifiziala, albiste faltsuak (fake news), arrazonamendurik gabeko iritziak, gorroto-mezuak eta ikuspegiaren garrantzia.

Dinamikak hausnarketa, eztabaida, parte-hartze aktiboa eta berdinen arteko errespetua sustatzeko diseinatuta daude. Webguneko atalak beste baliabide batzuk ere baditu gaian trebatzeko, hala nola ikastaroak, jolasak, gida didaktikoak, lehiaketak, artikulu espezializatuak eta ikuspegi desberdinetatik begirada kritikoan sakontzeko materialak.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Nerabeei begirada kritikoa garatzen laguntzeko tresna berriak

Nerabeei begirada kritikoa garatzen laguntzeko tresna berriak