Berastegin igandean aurkeztu zen 'Ipuskua 1000 urte' ikuskarian parte hartu zuten hainbat musikari eta dantzari larunbat honetan San Juan de la Peñan izango dira. Gorka Estrada

Nafarroako lurretan dabil Urmuga aste honetan

Uxuetik abiatu eta Aragoiko eremuetara luzatuko du ibilbidea jaialdiak datozen egunetan

Itziar Altuna

San Sebastián

Martes, 22 de julio 2025, 12:37

Nafarroako lurretan barrena dabil Urmuga jaialdia aste honetan. Igandean Berastegin 'Ipuskua 1000 urte' ikuskizuna aurkeztu ondoren, astelehenean Uxuetik ekin zion Nafarroako lurrak zeharkatzera eramango duen ibilibideari. Sei egunez Tafalladea, Zangotzaldea eta baita Aragoiko lurrak hartuko ditu bideak, eta besteak beste, Leireko Monstegia, Rocafortako gaztelua eta San Juan de la Peña igaroko ditu.

Publicidad

Astearte honetan Rocafortako gaztelua bilakatuko da jaialdiko eszenatoki nagusi, Zangotza inguruan. Bertan burututako arkeologia lanak eta ikerketen emaitzak ezagutzeko aukera izango dute bertaratzen direnek, eta dantza eta musika emanaldiak ere ez dira faltako.

Asteazkenean Leyreko San Salvador Monastegira iritsiko da jaialdia. Hemen eskainiko dute ostegun arratsaldean beren emanaldia Iñar Sastre organojoleak eta Iagoba Astiazaran txistulariak.

Aragoiko lurretan sartuko da ostiralean Urmuga eta larunbaterako beste hitzordu berezia prestatu dute San Juan de la Peña Monastegian. Eguerdian Donosti Ereskiko Schola Gregorianistak eta San Juan de la Peñako Argi Koroak abestuko dute, eta arratsaldean, Monastegi berriko zabalgunean, 'Ipuskua 1000 urte' ikuskaria aurkeztuko dute, hainbat musikari eta dantzarirekin. Besteak beste bertan izango dira Baigorriko Udal gaiteroak, Leitzako Aurrera eta Bedaioko dantzariak, Benasque eta Anso herrietako dantzariak, Ainsako Viello Sobrarbe dantza taldea, Amaia Elizaran dantzaria, Irati Arcelus, Maixa eta Ixiar, Luis Salesa eta Álvaro de la Torre musikariak eta Alaitz Artola abeslaria izango dira, Et Incarnatus Orkestraren abaroan.

Ibilaldiko azken egunak batik bat Zuberoan igaroko ditu Urmugak, Auñamendi, Orhi eta beste hainbat leku zeharkatuz. Baxenafarroak ere izango du bere tokia, Baigorriko inguruko bailaretan, eta Santa Grazin izango du amaiera jaialdiak uztailak 31n, Santa Grazin egingo den jaiarekin.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad