Mikel Esnaola dantzari lezoarra, erdian irabazlearen txapelarekin, gainontzeko partaideekin.

Mikel Esnaola txapeldun Gipuzkoar erako Euskal Herriko Aurresku lehiaketan

Guztira hamar dantzari aritu ziren lehian Hondarribian jokatu zen txapelketan

I. Altuna

Donostia

Lunes, 6 de noviembre 2023

Mikel Esnaola dantzari lezoarra nagusitu zen igandean Gipuzkoar erako Euskal Herriko V. Aurresku txapelketan. Hondarribiko Itxas etxean guztira hamar dantzari aritu ziren lehian: Irati Olaizola (Legazpi), Naroa Sanchez (Legazpi), Mattin Etxebeste (Oiartzun), Endika Osa (Lezo), Maider Encina (Legazpi), Ane Jaunarena (Lezo), Maitane Irurzun (Aduna), Izadi Urbano (Amasa-Villabona), Garazi Zabaleta (Errenteria) eta Mikel Esnaola, azken hau garaile izan zelarik.

Publicidad

Dantzariek, Hondarribiko txistulari taldeak lagunduta, 'Aurkez aurke' (desafioa) eta soinu zaharra bat ('Betronio handia', 'Ehun dukat' eta 'Graziana'-ren artean dantzari bakoitzak aukeratu zuena) dantzatu zituzten. Zortzikoa berriz, aurreko dantzetan puntuazio altuen lortu zuten 6 dantzarik eskaini zuten.

Epaimahaia, Gipuzkoako Dantzarien Biltzarrak izendatuta, Jose Luis Vallejok, Nahikari Vizuetek eta Nagore Indakoetxeak osatu zuten, eta partaide guztien saioak ikusi ondoren, Mikel Esnaola izendatu zuten garaile, 375,05 punturekin. Irabazleak Gipuzkoako Dantzarien biltzarreko trofeoa, Hondarribiko Udaletxeak eskainitako trofeoa, Txapela eta 400 euro jasotzeaz gain, Tomas Murua eskulturgilearen lana hurrengo edizioa ospatu arte bere herriko udaletxean gordeta izatearen ohorea lortu zuen.

Bigarren saria Oiartzungo Mattin Etxebesterentzat izan zen (368,20 puntu), Hondarribiko Udaletxeak eskainitako trofeoa eta 300 eraman zituelarik. Lezoko Ane Jaunarenak (364,50) hirugarren saria lortu zuen eta Hondarribiko Udaletxeak eskainitako trofeoa eta 200 euro jaso zituen.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad