Borrar

Miguel de Unamuno Saiakera Lehiaketara lanak aurkezteko deialdia, zabalik

Bilboko udalak antolatzen du eta dokumentuak apirilaren 30era arte bidali daitezke

Itziar Altuna

San Sebastián

Larunbata, 15 otsaila 2025, 18:12

Comenta

Bilboko Udalak Miguel de Unamuno Saiakera Lehiaketaren 26. ediziora lana aurkezteko deialdia zabaldu du larunbata honetan, otsailaren 15ean. Saria 1999tik ematen da urtero, eta idazle, pentsalari eta filosofo bilbotarra omentzen du. Lehiaketak bi modalitate ditu (euskara eta gaztelania), irabazle bakoitzak 6.000 euro jasoko ditu eta ondoren bere lana argitaratuko da. Lanak aurkezteko epea apirilaren 30era arte egongo da zabalik.

Bilboko Udaletik jakinarazi dutenez, deialdia adin nagusiko eta edozein nazionalitate edo bizilekutako egileei irekita dago. Lanak euskaraz eta gaztelaniaz aurkez daitezke eta gai librekoak izango dira, baina ikuspegi sortzailea izan beharko dute, ez akademikoa, eta gai bakarra edo gai bat baino gehiago landu, multzoaren batasuna mantenduz.

Saiakerak aurretik argitaratugabeak izan behar dira, bai eta aurretik saritu gabeak ere, eta gutxienez 100 orriko eta gehienez 250eko luzera izan beharko dute (normalizatuak: DIN A-4 formatua, Times New Roman letra mota edo baliokidea, 12. letra-gorputza), 1,5 espaziora transkribatuak.

Dokumentuak formatu digitalean bidali beharko dira udaln webgunearen bidez (www.bilbao.eus/unamunosaria eta www.bilbao.eus/premiounamuno). Oinarri osoak kontsulta daitezke bertan, eta izena emateko formularioa jaso.

Aurreko edizioan 156 lan aurkeztu ziren guztira, 149 gaztelaniaz eta zazpi euskaraz. Mitxelko Uranga Alvarez Filosofiako doktoreak irabazi zuen euskarazko sari nagusia, 'Emognosioa Egia-ostea, Konspiranoia eta negazionismoa' lanarekin, eta Jorge Fernandez Gonzalok gaztelaniazkoa, 'Paradigmas migrantes. Estéticas y experiencias migratorias de mujeres' lanarekin.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Miguel de Unamuno Saiakera Lehiaketara lanak aurkezteko deialdia, zabalik

Miguel de Unamuno Saiakera Lehiaketara lanak aurkezteko deialdia, zabalik