Nora Aurrekoetxea, 'Larruak eta izurrak' erakusketan Tabakalera

Menorcan ere Eduardo Chillidaren mendeurrenena ospatuko dute

Tabakaleraren eta Hauser & Wirth Menorcaren eskutik, Elena Aitzkoak eta Nora Aurrekoetxeak beren proposamen garaikideak aurkeztuko dituzte

DV

Donostia

Viernes, 13 de septiembre 2024, 19:19

Eduardo Chillidaren jaiotza ospatzen den urtean, Tabakalerak eta Hauser & Wirth Menorcak indarrak batu dituzte jarduera-programa bateratu bat antolatzeko Menorca uhartean. Hala, irailaren 14an eta 21ean, biak larunbata, Elena Aitzkoak eta Nora Aurrekoetxeak beren proposamen garaikideak aurkeztuko dituzte Menorcan, euskal artista hauen lanen eta Eduardo Chillidaren ondarearen arteko elkarrizketa bat eskaintzeko.

Publicidad

Tabakalerako 'Topalekuak' erakusketari (Chillidaren lana praktika artistiko garaikidetik irakurtzea proposatzen duen egitasmoari) 'Chillida en Menorca' elkartu zaio. 2024Ko maiatzetik urriaren amaierara arte egongo dago irekita erakusketa eta programa bateratu hau hartzeko testuingurua izango da.

Honela, Elena Aitzkoak 'Pistilos de una fuente' aurkeztuko du Hauser & Wirth Menorcako erakusketa-aretoan; Chillidaren eskulturekin elkarrizketan, gorputzaren, espazioaren eta materiaren arteko interakzioa aztertzen duen performancea. Ahotsaren, poesiaren, kantuaren eta mugimenduaren bidez, eskultorearen obrarekiko konexio sakon bat ahalbidetzea du helburu Aitzkoak.

Nora Aurrekoetxeak, bestalde, Chillidaren forma bereizgarrietan oinarritutako tailerra eskainiko du. Eskultura, performancea eta idazkera automatikoa uztartzen dituen 'Mugimendua eta idazketa automatikoa' lantegiak aukera emango die parte-hartzaileei gorputzaren, espazioaren eta materiaren arteko interakzioarekin esperimentatzeko, altzarien bidez.

Tabakaleraren eta Hauser &Wirthen arteko lankidetza honi esker, Chillidaren ondare artistikoaren gaineko begirada berriak aurkitzeko eta egungo euskal eskulturaren jarrera berriekin lotzeko Tabakalerak garatutako lanak presentzia berezia izango du Menorcako zentroak eskultoreari eskaini dion erakusketan.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad