«Lasterketa bakoitza lehenengoa balitz bezala bizitzen dut»
Ekaitz Gil duela urtebete hasi zen bideoak igotzen 1 Formulako lasterketen erreakzioekin. Gaur, 25 mila jarraitzaile ditu Tik Token
23 urte besterik ez ditu, baina erreferentea bihurtzen ari da 1 Formulako lasterketak komentatzen. Ekaitz Gilek 40 mila jarraitzaile baino gehiago ditu bere sare sozialetan, Instagramen eta Tik Token artean. Erreakzioak, bitxikeriak eta bideo zuzenak dira partekatzen dituen edukietako batzuk.