Borrar
Herritar ugarik parte hartu zuten egitasmoaren lehen etapan. Lagun Onak M.B-KMK

Kilometroz kilometro eta izpiz izpi abiatu da Tuteratik Azpeitira bitarteko ibilaldia

Kilometroak 2024ko egitaraua zabaldu duen egitasmoaren lehen etapa burutu dute hainbat azpeitiarrek

Eli Aizpuru

Azpeitia

Martes, 20 de febrero 2024, 12:38

Comenta

Abiatu da Kilometroak 2024ko lehen ekimena. Lagun Onak mendi bazkunak aurtengorako duen egitasmo nagusiak, hau da, Tuteratik Azpeitira 9 etapatan ibilbidea burutzearenak, lotura berezia izango du Kilometroak jaiarekin. Azpeitiko Ikastola Ikasberrik antolatuko du Kilometroak eta herriko hainbat eragilek urtean zehar elkarrekin antolatutako ekimenen artean lehen pausoa izan da zapatukoa Kultur izpien programaren baitan. Kilometroz kilometro, beraz, Nafarroatik hasi eta herriraino euskararen egoera zein den ikusiko dute hainbat eta hainbat herritarrek.

Hasteko, Tuteratik Milagrora bitarteko 32 kilometro egin zituzten asteburuan bi autobuska bete jendek. Behin Tuterako plazan, Argia Ikastolako Gari Urbizu eta Maider Ansotegirekin zein Errigorako eta Agerraldiako Blanca Garcia bolondresekin elkartu ziren.

Ekimena aurkeztu zuen estreinako Lagun Onak mendi bazkunako Arantxa Larrañagak eta Kilometroak 2024ko koordinatzaile Gorka Artolak, eta horretaz gain, euskalgintza Nafarroa hegoaldean egiten ari den lanaren errekonozimendua egin zuten, eta eskerrak eman zizkieten. Opari banaketaren ostean (bakoitzak bere eskualdeko produktuz betetako saskiak trukatu zituzten), 34 kilometroko ibilbideari ekin zioten, Milagroraino. Bidean, Urbizurekin, Ansotegirekin eta Garciarekin hitz egiteko aukera izan zuten eta Erriberan euskararen egoera zein den kontatu zieten hauek.

Hurrengo etapa martxoaren 16an

Hurrengo irteera martxoaren 16rako dago aurreikusita. Bigarren etapa honetan Milagrotik Faltzesera bitarteko bidea egingo dute, 22 kilometrokoa. 9 etapa egin ostean, urriaren 19an amaituko dute esperientzia.

Datorren urriaren 6an egingo da Azpeitian Kilometroak 2024 Gipuzkoako Ikastolen jaia, Azpeitiko Ikastola Ikasberrik antolatuta. Azpeitian egiten den laugarren Kilometroak jaia izango da. Esperientziatik, beraz, aurrera egin nahi dute antolatzaileek eta Ikastolatik bertatik landu nahi diren ardatzez gainera -euskara; kulturartekotasuna eta aniztasuna; eta herrigintza-, aurtengorako aukeratutako leloari 'Izpiz izpi' jarraitu nahi diote, Kultur izpien programaren baitan «ekintza xumeak, helburu handiekin» antolatuz. Horien artean, Tutera-Azpeitia ibilbidea.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Kilometroz kilometro eta izpiz izpi abiatu da Tuteratik Azpeitira bitarteko ibilaldia

Kilometroz kilometro eta izpiz izpi abiatu da Tuteratik Azpeitira bitarteko ibilaldia