Borrar
Bai horixe

Kontuz zakurrarekin

Ostirala, 19 maiatza 2023, 14:05

Comenta

Erderaz jartzen dute xafla beti: Cuidado, perro peligroso. Baina euskaraz ez dago zakur arriskutsurik. Esate bateko, eskuaraz, ezertxo ere ez. Euskarak ez du arriskurik sortzen, ez daki zer den arriskua, ez du irainik jaulkitzen, goxoa da eta zakurrak kosk egiten du baina gaztelaniaz. Normalean, ohar hori jartzen duten etxe biltegi baratze paperola eta halakoetan, ez da zakurrik izaten. Izan zen, bai, garai batean, baina tiroka hiltzen zuen nagusiak, edo zintzilikatua, edo gosez eta egarriz, beti erarik kutre-basatienean. Gero ez dute san Bernardo berria ekartzen edo arratoi-txakurra edo beste edozein arrazako. Eta burdina-xafla herdoildu egiten da, puskaka erortzen zaio ortografia eta gaztigua eta izueragiletza (¡) eta orduan bai ez dela inor sartzen baratze bat nahi deizut egin pribatura.

Zakurra dagoenean, ero zaunkaka eta kaka, ketamina muttur bat bota behar zaio kokreta batean bildua, eta ez du basapiztiak sei minutu ere irauten, zinez irrigarria da ikustea nola botatzen dituen hesteak hortzak barea itzuli-mitzulika kabroi baten antzo. Baina niretzat bederen krudelkeria hutsa da horrela jardutea. Nahiago dut nagusia akatu, zakurra baino. Eta sartu haren eremu pribatu karroinduetan eta Paradisu bat eraiki, putaner hemofilikoz betea, borboiki ere esan liteke, eta hango sagarrak jan sagardotan freskatuak, hil arteko bakanalean, Dioniso jainkoaren ohoretan herri puta honetan beti egin dugun bezala, eta egingo dugun.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Kontuz zakurrarekin