Borrar

Kilometroen lekukoa Gipuzkoako ikastolentzat

Nahiz eta festarik ez ospatu, Amasa-Villabona eta Zizurkilgo Zubimusu ikastolako lagunek ederki itxi zuten ekitaldiz beteriko astea

ana chueca

Domingo, 4 de octubre 2020, 17:01

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Estreinatu berri den Kilometroak jaiaren aro berriari amaiera eman zioten atzo goizean Amasa-Villabona eta Zizurkilgo Zubimusu ikastolako lagunek. Aurten ez da festarik egon, baina Zubimusu ikastolakoek, Covid-19ak sortutako osasun-krisiari aurre eginez, aste osoko egitaraua prestatu zuten, eta atzo itxi zuten Zizurkilgo Joxe Arregi plazan egin zen ekitaldi xume eta txiki batekin.

Kilometroak astea, erakusketa, 'Mendimetroak' egitasmoa, eta abar izan dituena, lekukoaren ematearekin bukatu zen atzo. Nekane Artolak, Gipuzkoako Ikastolen Elkarteko lehendakariak, hartu zuen zurezko irudia Zubimusu Ikastolako arduradunen eskuetatik. Gipuzkoako ikastolen esku geratu da, beraz, 2021. urteko Kilometroak antolatzea. Une gogorrak, konplexuak, zailtasunez beteak bizi izan ditu urte honetan Zubimusu Ikastolak. Eta etorkizuna ere ez da erraza izango. Baina 2021eko urriaren 3an Gipuzkoako ikastolen jaia egingo da. Hala adierazi zuen Artolak: «Arduraz eta erantzukizunez», Gipuzkoako ikastolek «baldintzei egokitutako Kilometroak» egiten jarraituko dutelako eta «aurten, eredu berriaren baitan ernaldu den pinpilinpauxak herriz herri jarraituko duelako».

Kilometroak jaiak eredu berria izango zuela iragarri zenean, aurtengo urtea «berezia» izango zela jakitun ziren Gipuzkoako Ikastolen Elkartean. «Ezin izan dugu behar bezala garatu gure asmoa, baina garbi dugu Gipuzkoako ikastolok egindako hausnarketatik ateratako ondorioak inoiz baino ageriago gelditu direla azken hilabeteotan», zehaztu zuen Gipuzkoako Ikastolen Elkarteko lehendakariak. «Gaixotasunaren sintomak» somatzen hasia zen Ikastolen Elkartea, eta eredu berria sintoma horiek arintzeko formula zela aurreikusten zuten. «Baina pandemiaren bilakaerak eta, ondorioz, ezarritako protokolo, neurri eta araudiek sintomak eritasun bilakatu dituzte. Euskararen hainbat arnasgune erori eta desagertzen ari dira, kultur egitasmoetarako plazak eta kaleak hutsik daude, baita sortzaileentzako aurrekontuak ere, ikus-entzunezkoetan basamortua, gazteentzat erreferente falta eta jairik ez».

«Botikak eta sendabelarrak»

Baina horiek denak beharrezko dira hezkuntza sistemari zentzua eman eta honek bizirik iraun dezan. «Beraz, formula berriak, botikak eta sendabelarrak ere beharko ditugu egoerari aurre egiteko, herri ekimen eta proiektu, akordio eta lege berriak uztartuz», gehitu zuen Artolak.

Ekiltaldian Gipuzkoako diputatu nagusi Markel Olanok, Amasa-Villabonako alkate Beatriz Unzuek, Zizurkilgo alkate Iker Urruzolak eta Zubimusu Ikastolako lehendakari Mikel Ugartek ere parte hartu zuten.

Azken honek euskara eta euskal kultura mantentzeko ikastolen sorrera eragin zuten beharrak gogoratu zituen, «komunitate izaera da ikastolen izaera», nabarmenduz. «Gaur egun ere, ikastolek aurrera jarrai dezaten, oraindik irakasleen eta gurasoen inplikazioa ezinbestekoa» dela adierazi zuen. Ugartek hezkuntzari behar duen garrantzia emateko eskatu zien instituzioei: «Ikaslea etxean bezala senti dadin parte izan beharko genuke. Baloreak transmititzeko eta elkar aberasteko parte izan beharko genuke. Auzolanerako prest egon beharko genuke. Baina, arlo ekonomikoko hutsuneak betetzea al da ikastola komunitatearen betebeharra? Obrak ordaintzea? Ditxosozko Covid-19ak gauza asko azaleratu ditu, eta horien artean baliabide eskasia».

Ikastolako komunitateak hor jarraituko dutela gehitu zuen, «auzolanean», baina horretarako baliabideak eskatu zituen Ugartek: «Mesedez, emaiozue hezkuntzari behar duen eta benetan duen garrantzia».

Homenaje a los mayores «que nos han enseñado tanto» de parte de todo el centro

«Desde que empezamos a organizar Kilometroak queríamos hacer algo por los mayores. El Covid-19 no ha hecho más que darnos más razones para llevar a cabo este pequeño homenaje». Así dio la bienvenida Mikel Ugarte, director de la ikastola Zubimusu, al acto en honor a los mayores de la comunidad que se celebró este domingo en el edificio Txermin, de Villabona, después del cambio de testigo de Kilometroak en Zizurkil. Un agradecimiento dulce y familiar de parte de la ikastola por «todo el trabajo hecho, por todas las lecciones enseñadas y por todos los esfuerzos hechos» por los abuelos y abuelas. «Aunque no lo hagamos con la frecuencia debida, queremos deciros que os queremos», compartió Ugarte el sentimiento de toda la comunidad. «Caerte siete veces, levantarse ocho. Es lo que nos enseñaron nuestros mayores. En otras palabras, resiliencia», agradeció

Una conversación entre nieta y abuela, el sonido de la txalaparta, la actuación de los dantzaris y los irrintzis completaron el acto que comenzó con un minuto de silencio por todos aquellos que ya no están después de la pandemia.

El director del centro no quiso dejar pasar la ocasión para recordar que las celebraciones como Kilometroak tienen un objetivo económico muy importante, pero que éste no es el único por el que se lleva a cabo la fiesta de las ikastolas. «Por eso teníamos tan claro que, al menos, teníamos que hacer este humilde tributo a quienes nos han enseñado tanto», hizo hincapié Ugarte. «Ahora, que no se quede en nada todo el esfuerzo hecho», pidió.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios