Ainara LeGardon artista. DV

Jabetza intelektualari buruzko oinarrizko tailerra eskainiko du Ainara LeGardonek

Musikagintzan diharduten profesionalei zuzendua, irailaren 18tik urriaren 1era izango da, online

I. A.

Donostia

Sábado, 26 de agosto 2023, 13:04

Ainara LeGardon musikariak jabeza intelektualari buruzko oinarrazki tailerra eskainiko du. 25 urte baino gehiagoko esperientza duen musikari eta artista autogestionatua da LeGardon, eta baita jabetza intelektualean aditua. Bere musika-lana irakaskuntzarekin konbinatzen du artista bilbotarrak, Kultur Kudeaketaren eta Jabetza Intelektualaren arloan. Tailerra online izango da, irailaren 18a eta urriaren 1a bitartean, eta izena emateko epea zabalik da irailaren 15era arte.

Publicidad

Euskal Herriko Musika bulego elkarteak antolatuta, ailer honetan hainbat esparru landuko dira, besteak beste, jabetza intelektuala eta eremu legalak, kultur eragileen profil desberdinak, gestio kolektiboko entitateen inguruko informazioa, egile eskubideak kudeatzeko eredu desberdinak edo lizentzia libreak. Gainera, ikastaroan parte hartzen duen pertsona bakoitzari ikasketa, hausnarketa eta eztabaidarako baliagarriak izango zaizkion eduki deskargagarriak helaraziko zaizkio. Irakaslearen eduki didaktikoak jaso ahal izango ditu eta programan aipatutako gaien azalpenak ere eskura izango ditu.

Ikastaro hau musikagintzan, oro har, diharduten profesionalei zuzenduta dago, hala nola musikariak, interpreteak, musikagileak, manager-ak, diskoetxeak, kultur arduradunak, aretoetako arduradunak eta abar…

Ikastaroa egin ondoren, parte-hartzaile bakoitzak irakasleari kontsulta egiteko aukera izango du, edozein zalantza argitzeko, ikastaroa hasi eta 15 eguneko epean. Kontsultak gehienez ere ordubetekoak izango dira parte-hartzaile bakoitzeko.

Izena emateko epea zabalik da irailaren 15era arte. Parte hartzeko, info@musikabulegoa.eus helbidera idatzi behar da.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad