Borrar
Euskaltzaindiako Zuzendaritza osatzen duten sei kideak. Euskaltzaindia

Itxaro Borda, Miren Agur Meabe eta Paskual Rekalde, Euskaltzaindiaren Zuzendaritzako kide berriak

Datozen lau urteetan Akademiaren jarduna gidatuko duen lantaldea onartu da ostiral honetan egindako osoko bilkuran

I. A.

Donostia

Ostirala, 29 azaroa 2024, 16:25

Comenta

Itxaro Borda, Miren Agur Meabe eta Paskual Rekalde Euskaltzaindiaren Zuzendaritzako kide berri izendatu ditu Euskararen Akademiak ostiral honetan Bilboko Sociedad Bilbaina erakundearen egoitzan egindako osoko bilkuran. Aldiz, artezkaritza organoa utziko dute Jean-Baptiste Coyosek, Adolfo Arejitak eta Sagrario Alemanek.

Aldaketa hauekin, datozen lau urteetan Euskaltzaindiaren jarduna gidatuko duen lantaldea onartu da bilkuran. Honela, Andres Urrutiak Akademiaren buru izaten jarraituko du, eta bere ondoan izango dira Itxaro Borda (buruordea), Miren Agur Meabe (idazkaria), Roberto González de Viñaspre (diruzaina), Miriam Urkia (Iker sailburua) eta Paskual Rekalde (Jagon sailburua) euskaltzain osoak. Batzorde «parekidea» eta «euskararen lurralde guztiak hartzen dituena» izango dela nabarmendu dute Euskaltzaindiako iturriek, izan ere Itxaro Bordak Ipar Euskal Herriko hiru lurraldeak ordezkatzen ditu.

Historian lizentziadun, Itxaro Borda (Baiona, Lapurdi, 1959) euskaltzain urgazle izendatu zuten 2021eko azaroaren 26an eta euskaltzain oso urtebete geroago. Miren Agur Meabe (Lekeitio, Bizkaia, 1962) 2022an izendatu zuten ere euskaltzain oso. Magisteritza eta Euskal Filologia ikasi ditu eta irakaskuntzan eta testuliburugintzan aritu da hainbat urtetan. Azkenik, Paskual Rekalde Irigoien (Amaiur, Nafarroa, 1963) Euskal Filologiako lizentziaduna da eta Nafarroako Gobernuko euskara itzultzaile izan da 1989tik 2023ra arte. Euskaltzain urgazle izendatu zuten 2003an eta euskaltzain oso 2020 urtean.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Itxaro Borda, Miren Agur Meabe eta Paskual Rekalde, Euskaltzaindiaren Zuzendaritzako kide berriak

Itxaro Borda, Miren Agur Meabe eta Paskual Rekalde, Euskaltzaindiaren Zuzendaritzako kide berriak