Iraganeko artxiboetan murgiltzeko tailerra
Partaideek irudiak eta dokumentuak sailkatuko dituzte artxibo bat zer den ikasteko
I. Altuna
Donostia
Osteguna, 29 maiatza 2025, 13:42
'Scénario. Zorraren Z' aldi baterako erakusketa Zumalakarregi museoak pasa den urtean martxan jarri zuen 'Artxibo praktikak' proiektuaren lehen emaitza da. Bertan, Pedro G. Romero artistak XIX. mendeko narratibatik baztertuak izan ziren hainbat kolektibo berreskuratu ditu. Honela, artista andaluziarrak XIX. mendean grabatuetan eta argitaratutako dokumentuetan kolektibo ezberdinak nola irudikatu diren hausnartzen du.
Erakusketa hau ekainaren 1era arte, igandea, ikusgai izango da, baina amaitu baino lehen, Zumalakarregi museoak familiei zuzendutako tailer didaktiko berezi bat antolatu du lan honen gaiari eutsiz. Partaideek 'detektibe' lanak ezin beharko dituzte, erakusketa bertan ikusgai dauden irudiak eta dokumentuak ikertuz eta sailkatuz. Horrela, artxiboa zer den ikasteko aukera izango dute.
Tailerra larunbatean, hilaren 31an, arratsaldeko 16:30etik 18:30era ospatuko da. Haur bakoitzeko kostua hiru eurokoa izango da (Zumalakarregi museoko familia txartela dutenentzako 1,50 euro). Bertaratu nahi dutenez aurrez izena eman beharko dute, mzumalakarregi@gipuzkoa.eus helbidean.
'Artxibo praktikak' proiektua
'Artxibo praktikak' kultura garaikideari lotutako pertsonen begirada eta hauek sortutako ibilbideen bitartez museoko artxiboaren irakurketa berriak proposatzen dituen proiektua da, «museoaren fondoen berrinterpretazio kritikora gonbidatzen gaituzten hausnarketa, artikulazio eta esanahi berriak eragiteko», diote museotik. Lehenengo begirada Pedro G. Romero artistarena izan da eta 'Scénario. Zorraren Z' lan horren emaitza.
Erakusketa ireki zenetik, aurtengo otsailean, museoak hainbat jarduera antolatu ditu haurrei zuzenduta. Marxoan 'Emakumeak Scénarion' tailerra ospatu zuten eta apirilen 'Karlistak Scénarion' tailerra Pazko asteko egitaraua osatuz.