Borrar
Bizi ala Iraun

Iragana garaikidetasunera ekartzen duten musika proposamenak

Kutxa Fundazioren eskutik, zortzi kontzertu antolatu dira

Itziar Altuna

Donostia

Ostirala, 14 otsaila 2025, 17:25

Comenta

Musika herrikoia klabe garaikidean berrinterpretatzen ari diren bertako, estatuko eta nazioarteko artistak eszenaratzen dituen zikloa de Bizi ala Iraun, eta lehen bi edizioek izan duten harrera bikaina ren ondoren, Kutxa Fundazioak, Bidean Produkzioak-ekin elkarlanean, hirugarren edizioa antolatu du, martxoa eta apirilean zehar burutuko dena.

Antolatzaileek adierazi dutenez, «benetakotasunaren, bilaketaren eta gure identitatea balioestearen aldeko oihua da, erroetara eta tokian tokiko erreferenteak bilatzera bidaiatzea dakarrena, gaur egungo soinuekin nahasten direnak. Folklore garaikidea, sustraiak egungo ikuspegitik balioesten dituzten tokiko eta nazioko proposamen interesgarrienen bila jarraitzeko».

Honela, bertako, Estatuko eta nazioarteko artistak gonbidatu dituzte iragana garaikidetasunera ekartzen duten proposamenak partekatzera. Kutxa Fundazioko iturrien hitzetan, «tradizioa eta aniztasuna nahasten dituzten erritmoekin esperimentatzeko etiketak hautsiz, mundu berrietara, egiteko eta pentsatzeko modu berrietara irekitzen gara, pentsamendu kritikoa sortzeko funtsezko osagaietara».

Lehen kontzertua Xabier Zeberio eta Iñar Sastre 'Pause' izango ditu protagonista, martxoaren 14an. Hurrengo egunean Ale Acostaren txanda izango da, eta astebete beranduago, martxoaren 22an, Ramper eta JaiEgun arituko dira. Ángeles Toledanoren emanaldia martxoaren 29an iritsiko da eta apirilaren 4ean Inés Osinagarena. Biharamunean María Ruizen kontzertua aurreikusi dute, eta apirilaren azken egunerako utzi dute Tarta Relena. Zikloari amaiera emango diote Mitsune eta Joseba Irazokik, urriaren 5ean.

Aurtengo edizioan «are gehiago» zabaldu dute ikuspegia, musika herrikoietara hurbiltzen diren proposamenak erakarriz. «Kartel anitza, baina, beste behin ere, gu garenaren sustraietara hurbiltzen gaituena, hauek berrinterpretatuz eta eguneratuz», adierazi dute.

Emanaldi guztiak Kutxa Fundazioa Kluban izango dira, gaueko 21:00etan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Iragana garaikidetasunera ekartzen duten musika proposamenak

Iragana garaikidetasunera ekartzen duten musika proposamenak