Borrar
Udane Ostolaza harri jasotzailea Iruñean izango da hilaren 10ean. Ander Guillenea

Herri Kirolak, musika eta bertsoak Sanferminetan

Sarasate pasealekua, Foruen plaza eta Gaztelu plaza izango dira saio desberdinetako eszenatoki

DV

Donostia

Domingo, 2 de julio 2023, 17:30

Comenta

Aurtengo San Fermin jaiak ate joka dira. Dena prest dago uztailaren 6a, Osasuna futbol klubeko ordezkariek festari hasiera emango dion txupina pizteko. Ohi modura, eguerdiko 12:00etan Iruñeako udaletxeko baloian izango dira milaka lagun aurrean. 2023ko sanfermineko egitarua hasiko da musika, herri kirolak, buruhandiak, erraldoiak, zezenak, pilota partidak,... nagusi izango direlarik uztailaren 14a arte.

Foruen plaza ekitaldi ugarien eszenatokia izango da. Lehen egunean nabarmentzekoa da arratsaldeko 13:30ean folklore-jaialdi bikaina izango dela. Bertan, Amaiur, Ardantzeta, Basakaitz, Duguna, Eluntze, Harizti, Iruña Taldea, Larratz, Mikelats, Muthiko, Oberena, Ortzadar eta Txori Zuri taldeaka rituko dira. Eskainiko dituzten dantzen artean: Agintariena, Lesaka (Makil Gurutze, Zubigaineko) eta Arantza (Sarrera, 2 mutildantza, neskandantza, sokadantza), Fandangoa eta Arin-Arina, jauzi bat eta Larraindantza.

Herri kirolak Foruen plazan

Eszenatoki berean, Foruen plazan alegia, eguerdiko 12:00etatik aurrera hilaren 8an, herri-kirolak iragarrita daude. Egun horretan, Nafarroako Trontzalarien Txapelketa (gizonak). Nafarroako Trontzalarien Txapelketa (emakumeak). Nafarroako Aizkolarien Txapelketa (emakumeak). Trontza-proba (abiaduraz). Baina ez da jokatuko den txapelketa bakarra, izan ere, hilaren 9an, bertan,Nafarroako Harri-jasotzaileen Txapelketa erabakiko da. Nafarroako Zama-jasotzaileen Txapelketa. 'Giza Proba' erakustaldia egongo da. Hilaren 10ean berriz, Nafarroako Aizkolarien binakako Txapelketa jokoan egongo da eta Nafarroako Gurdi-jasotzaileen Txapelketa. Udane Ostolaza harri-jasotzailea ondoren, erakustaldia eskainiko du. Hurrengo egunean, hilak 11, Nafarroako Trontzalarien Txapelketa jokoan izango da kadete mailan. Ondoren, proba konbinatuen erakustaldia (kimuak, haurrak eta kadeteak) burutuko da. Hurrengo egunean, hilak 12, Sokatirako San Fermin 4 x 4 Txapelketa mistoa jokatuko da eta gero, emakume aizkolarien erakustaldia egongo da. Gero, enbor-ebaketa, bertikalean, erakustaldia izango da. Hilaren 13an berriz, afarroako Ingude-jasotzaileen Txapelketa erabakiko da eta gero, Motozerralarien XXII. San Fermin Saria gauzatuko da. Azken egunean, hilak 14a, eguerdiko 12:00etan, Nafarroako 3. mailako aizkolarien txapelketa (kanporaketa). Nafarroako Txinga-Erute Txapelketa jokatuko da eta ondoren, zama-jaurtitzaileen erakustaldia egongo da.

Bertsoak eta kontzertuak

Musika euskalduna eta bertsoak ere entzun ahal izango dira aurtengo sanfermietan. Uztailaren 7an, San Fermin egun handian, bertso-saioa iragarrita dago Sarasate pasealekuan. Oholtza gainean honako bertsolariak arituko dira: Alazne Untxalo, Joanes Illarregi, Maialen Lujanbio eta Sustrai Colina aurkezlea Ander Aranburu izango delarik. Hurrengo egunean, hilak 8an, soinua, tronpeta, punk! bertso saio musikatua izango da 19:30ean. Bertan, Nerea Elustondo, Aitor Mendiluze, Julen Zelaieta Pello Belaskoain eta Josu Lizarraga, Iñigo Ibarraren zuzendaritzpean, arituko dira oholtza gainean.

Hilaren 10ean, bigarren bertso-saioa izango da. Arratsaldeko 19:00etatik aurrera, eszenatoki berean, Saioa Alkaiza, Nerea Ibarzabal, Eneko Lazkoz eta Endika Legarra bertsoalriak arituko dira norbaino nor. Hilaren 13an berriz, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Andoni Egaña, Bittor Elizalde, Onintza Enbeita eta Julio Soto arituko dira kantuan Sarasate pasealekuan.

Musikari dagokionez, talde esukaldunen artean aipatzeko da hilaren 10ean, gaueko 23:30ean hasita La Oreja de Van Gogh arituko dela Foruen plazan. Sound Fermín ekitaldiaren baitan Gazteluko plazan, Gaztea. Oihan Vega izango da 02:00ak arte egun berean, hilaren 12an berriz, En Tol Sarmiento taldeak kontzertua eskainiko du Gaztelu plazan gaueko 23:45etik aurrera

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Herri Kirolak, musika eta bertsoak Sanferminetan

Herri Kirolak, musika eta bertsoak Sanferminetan