Hamar euskal talde arituko dira 2024ko Donostiako Jazzaldian
Hautaketa prozesuan parte hartzeko izen-ematea zabalik da azaroaren 23 artea
I. Altuna
Donostia
Viernes, 27 de octubre 2023, 18:03
Azken urteotan euskal jazz taldeen alde egindako apustua berretsiz, Jazzaldiak hainbat bide eskainiko ditu 2024ko uztailaren 24tik 28ra egingo den edizioan parte hartzeko. Hain zuzen, jaialdiak hamar emanaldi gorde ditu ostiral honetan hasi den hautaketa prozesuaren bidez aukeratuko diren tokiko hamar taldeentzat.
Publicidad
Hautaketa prozesuan parte hartzeko, taldeek Jazzaldiaren webgunean osatu behar dute izen-ematea eta hautaketa prozesuaren oinarrietan zehazten den materiala bidali azaroaren 23ko 14:00ak baino lehen. Jasotzen diren proposamen guztien artean, 15 talde hautatuko dira, «aurkeztutako musikaren kalitatea eta egitarauaren estilora zenbateraino egokitzen diren kontuan hartuta», adierazi dute Jazzaldiko antolatzaileek. Hamabost talde horiek Donostiako klub eta lokaletan joko dute oraindik zehaztu gabeko egunetan (bat eguneko), abendutik 2024ko apirilera bitarte. Emanaldi hauen ondoren, eta entzuleen erreakzioa kontuan harturik, 59. edizioaren egitarauan sartuko diren hamar taldeak aukeratuko ditu Jazzaldiaren antolakuntzak,
Tokiko talentu gaztea bultzatu
Euskal jazz taldeen artean hautaketa prozesua egiteko ekimena 2006an abiatu zen eta harrezkero urtero egiten da. Azken edizioan 47 talde aurkeztu ziren, horietatik 15ek Donostiako areto eta klubetan jo zuten eta antolakuntzak hamar aukeratu zituen 2023ko Jazzaldian parte hartzeko.
Jazzaldiko antolatzaileek gogorarazi dutenez, hautatze prozesuari babes berezia ematen dio Gipuzkoako Foru Aldundiak, Katapulta Tour Gipuzkoa zirkuituaren bidez. Musikaren eta arte eszenikoen esparruan lurraldeko talentu gazteei bultzada ematea da zirkuituaren xedea, bai eta Gipuzkoako eszena dinamizatzea ere, kluben zein antolatzaileen alde eginez.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión