Haira Aizpuruak irabazi du Euskal Herriko Eskolartekoa
Hamaika bertsolari aritu ziren finalean eta Nahia Etcheverry izan da txapeldunorde
DV
Donostia
Domingo, 16 de junio 2024, 20:11
Haira Aizpurua saratarrak irabazi du 36. Euskal Herriko Eskolarteako. Lehengo urteko txapeldunak berriro eskuratu zuen txapela Arantzazuko frontoain jokatutako finalean, 250 bertsozaleren aurrean. Guztira hamaika bertsolari aritu ziren kantuan, lurralde ezberdinetako ordezkari. Arabatik Hegoi Amabizka eta Iraide Onaindia; Baxe-Nafarroatik: Nahia Etcheverry; Bizkaitik Kelmene Abaitua eta Ekhi Zuluaga; Gipuzkoatik June Aiestaran eta Joanes Azpillaga; Lapurditik Haira Aizpurua eta Unax Aizpurua; Nafarroatik Kattin Madariaga eta Kattalin Lizarraga. Ainhoa Larretxea aritu zen aurkezle eta gai-jartzaile lanetan, eta epaile lanak, berriz, Ainhoa Arregi, Ainhoa Sarasua, Aitor Jimenez, Jon Diaz de Mendibil eta Joseba Beltzak egin zituzte.
Publicidad
Hasierako agurrak kantatu ondoren, finalaren lehen atalean zortziko handian eta zortziko txikian aritu ziren bertsolari guztiak, binaka. Horietatik, sei sailkatu ziren bigarren zatira: Haira Aizpurua, Kattin Madariaga, Nahia Etcheverry, Unax Aizpurua, June Aiestaran, Joanes Azpillaga. Puntu bati erantzun eta bakarka gaiari bertso bat kantatu behar izan zioten sei horiek.
Azkenean, Haira Aizpuruak lortu zuen txapela eta Nahia Etcheverry izan zen txapeldunorde.
Egun bakarra baino gehiago izaten da Eskolartekoa. Urte hasieratik ekainera bitarteko bidea izaten da eta ia ehun bertsolari gaztek hartu dute parte lurraldeetako Eskolartekoetan. Ikastolen Elkarteak eta Bertsozale Elkarteak antolatzen dute gazteen bat-bateko bertsolari txapelketa.
14 eta 18 urte bitarteko gazteei jendaurrean bertsotan aritzeko plaza eskaintzea eta zaletasuna bultzatzea du helburu Eskolartekoak. Gainera, tokian tokiko ezaugarriak kontuan hartuta, bestelako ekintzak ere egiten dira bat-bateko txapelketaz gain: idatzizko txapelketa edota adin txikiagoentzako lehiarik gabeko topaketak, adibidez.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión