Borrar
Arrikrutzeko kobak.
Goi Paleolitoko adituak Oñatin bilduko dira datorren astean

Goi Paleolitoko adituak Oñatin bilduko dira datorren astean

Inaugurazio ekitaldia asteazkenean izango da, herritarrei irekia egongo den hitzaldi batekin

I. A.

Donostia

Viernes, 2 de mayo 2025, 18:01

Estatuko 40 ikerlari bilduko dira Oñatin datorren astean Iberiako Lehen Goi Paleolitikoko azken ikerlanak aztertzeko, Oñatiko Unibertsitatea' Arkeotopaketaren baitan. Jardunaldi honen ospakizuna Oñatiko Udala/Arrikrutzeko Kobak eta Euskal Herriko Unibertsitateko Historiaurrean Ikerketa Talde Kontsolidatuak sinatutako kolaborazio hitzarmenaren testuinguruan kokatzen da, gure lurraldeko ondare arkeologiko eta paleontologikoaren ezagutza indartu eta zabaltzeko helburuarekin burututako hitzarmena.

Testuinguru honetan, antolatu diren hitzaldi nagusienetako bat herritarrei zuzenduko da, Maria Dolores Simón, Iberia hegoaldeko Erdi eta Goi Paleolitikoan aditua eta Sevillano Unibertsitateko irakasle eta ikerlariak eskainiko duena. Bertan, Andaluziako Paleolitoko artisten lanak azalduko ditu, hain zuzen, La Pileta, Ardales eta Nerjako kobazuloetako hormetan agertzen diren animalien irudi de sinboloetan barrena ibilbide zoragarri bat egitera gonbidatuko ditu entzuleak. Hitzaldia asteazkenean, maiatzak 7, arratsaldeko 19:00etan Oñatiko Unibertsitatean izango da.

2022an antolatu zen lehen Arkeotopaketa eta oraingoa bosgarrena izango da. Aurreko ekitaldietan arkeologia gaia lantzen duten 200 ikerlari inguru izan dira Oñatiko Arkeotopaketetan eta bertan hainbat gai landu dituzte: besteak beste, Pirineotako Historiaurreko mugikortasuna eta sareak: industria litikoak, Euskal Historiaurrea: eguneratzea eta etorkizuneko erronkak, edo Emakumeak eta Historiaurrea. Aurtengo gaia 'Hasierako Paleolitoa Iberian' izango da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Goi Paleolitoko adituak Oñatin bilduko dira datorren astean