Liburuaren azala. Goian, Elena Arrese artista eta ilustratzailea.
'Mila' ilustrazio ipuina

Gipuzkoan inspiratutako bidai bisual eta narratiboa

Elena Arrese artista eta ilustratzaileak 'Mila' ipuin liburua argitaratu du

I. Altuna

Donostia

Viernes, 17 de octubre 2025, 18:14

Oraina eta iragana lotzen dituen ipuin ilustratua da 'Mila', Elena Arrese artista eta ilustratzailearen obra berria, Xibarit Argitaletxearen eskutik argitaratu dena. Gipuzkoako milurtekoa begirada intimo eta femenino batetik ospatzen duena, baina «ez datuetatik, emoziotik baizik», dio egileak. Haur eta gazte literaturaren bidez, istorioak Erdi Aroko Altzora bidaiatzera gonbidatzen du irakurlea, memoria, natura eta belaunaldien arteko jakintzaren transmisioa berriz deskubritzeko.

Publicidad

Hain zuzen, jaioterri eta bizileku duen Altzo herrian girotuta, iraganaren eta orainaren artean, gure sustraiak «goxotasunez» arakatzera gonbidatzen du irakurlea. XI. mendeko Mila neskatxak belarrekin sendatzen ikasten du eta arbasoen oroimena ohoratzen du. Bere amona Amalurrekin duen loturaren bidez, tradizioaren indarra eta erresilientzia deskubritzen ditu. Egunerokotasuna erritual bihurtzen duen istorioa, eta zaurgarritasuna ondare.

Autorearen esanetan, istorio honetan argi izan nuen ez zuela kronologia bat edo entsegu historiko bat egin nahi. «Proposamena konbikzio sakon batetik abiatzen da, eta lurralde gisa lotzen gaituena ez dira soilik datak eta gertaerak, baizik eta belaunaldiz belaunaldi transmititzen diren istorioak, sinbolo partekatuak eta gure memoria kolektiboa osatzen duten eguneroko keinuak». 

'Mila' ipuin ilustratuan euskal ahozko tradizioaren funtsezko elementuak agertzen dira (kondairak, pertsonaia mitologikoak eta belaunaldiz belaunaldi transmititutako kontakizunak), kultura altxor gisa eta iraganaren eta orainaren arteko jarraitutasunaren sinbolo gisa aurkeztuta. Protagonistak hainbat balio islatzen ditu, hala nola elkartasuna, erresilientzia, naturarekiko errespetua eta memoria kolektiboaren transmisioa, eta egileak zutabe horiek «funtsezkotzat» aldarrikatzen ditu nor garen eta nora goazen ulertzeko. 

Erakusketa

Hain zuzen, ipuin ilustratu hau oinarri harturik, Gipuzkoan inspiratutako bidaia bisual eta narratiboa irudikatzen duen bere lan idatzi zein ilustratua erakusketa batetan bildu du Arresek, Okendo kultur etxean azaroaren 4a arte bisitatu daitekeena.

Publicidad

Bertan, hainbat ilustrazio biltzen ditu, non Gipuzkoako paisaia mitikoak, naturaren indarra eta giza irudiaren presentzia elkarrekin bizi baitiren, hori guztia artistaren lanaren ezaugarri den kromatismo materikoarekin eta haren trazu espresionistarekin bustia.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad