Borrar
Oñatiko unibertsitatera bisita bana egingo da larunbatean eta igandean. MARIAN

Gipuzkoa barnealdeko XVI. mendera bidaia ekainaren 3-4ko asteburuan

Oñati, Bergara eta Elgetan hainbat bisita gidatu eskainiko ditu, doan, Debagoieneko Mankomunitateak eta aurrez izena eman behar da

A. Urbieta

Donostia

Domingo, 28 de mayo 2023, 17:37

Comenta

'Gipuzkoa barnealdeko XVI. mendera bidaia' izenburupean, hainbat bisita antolatu ditu, doan, Debagoieneko Mankomunitateak ekainaren 3-4 astebururako eskualdeko hiru herritan: Elgetan, Oñatin eta Bergaran.

Azken honetan, bi bisita egingo dira ekainaren 4an: 'Lorategi historikoak' eta 'Bergara monumentala'. Lehenengoan, parte hartzaileak Laboratorium museotik abiatuko dira goizeko 11:00etan, eta udalerrian barrena ibiliko dira, museoan hasi eta ibilbide zirkular bat eginez, herriko lorategi esanguratsuenak bisitatuz: haien historia, egitura, ubideak, lur urrunetatik ekarritako landareak eta bertakoak. Ordu eta hamar minutu inguruko iraupena izango du bisita honek.

'Bergara monumentala' izeneko bisitan, berriz, hirigune historikoa bisitatuko dute parte-hartzaileek. «Bisitariak espero ez duen 'aire zabaleko museo' batekin topo egingo du –diote antolatzaileek–, estilo arkitektoniko ugariko eraikin berezi eta bikainez osatutako multzo batekin. Italiar arkitekturak, Europa erdialdekoak, barroko sevillarrak, Euskal gotikoak… bere horretan eta bizirik jarraitzen dute kale hauetan, XVI.-XVIII. mendeetako arte europarraren erakusketa errepikaezinak ikus ditzakezu». Kasu honetan ere Laboratorium museoa izango da abiapuntua, baina 12:30ean. Bisitaren iraupena, ordu eta laurden ingurukoa.

Lubakiak eta unibertsitatea

Elgetan ere ekainaren 4an burutuko dute bisita: 'Azkonabita azula gaineko lubakiak'. Elgetako ondare historikoa zabaldu nahian, Azula gain inguruko lubaki lerro eta babeslekuen azalpena ematen duen ibilbidea da hauxe. Kirikiño batailoiaren kokalekuak, Saseta batailoiarenak eta Aixolako bidearen azken defentsa, Goikomendiko ametralladorapostu eta lubakitatik. Karabietako kainoiaren kokalekua ere ikusteko aukera izango dute bisitariek. «Hau guztia Bergarako Ubera auzoko paisaiak ikustearekin batera. Eta aurrealdean, Intxorta, Udalaitz eta Aizkorriko mendilerroa», nabarmentzen dute antolatzaileek.

Bisita Elgetako plazatik abiatuko da goizeko 10:30ean, eta 8 kilometroko joan-etorria egiteko hiru ordu inguru beharko dituzte parte-hartzaileek.

Debagoieneko Mankomunitateak bisita sorta hauetarako aukera duen hirugarren herria Oñati izango da, unibertsitateari protagonismoa eskainiz. Kasu honetan, bisita bera bi egunetan eskainiko da, ekainaren 3an eta 4an.

«Euskal Herriko lehen unibertsitatea izateaz gain, euskal errenazimentuko multzo bikainenetako bat da Oñatiko Sancti Spiritus unibertsitatea –gogoratzen dute–. XVI. mendeko Gipuzkoan mugarri bilakatu den eraikina Rodrigo Merkado de Zuazolaren legatua dugu». Hala, garaiko pertsonaia garrantzitsuenetako baten eskutik XVI. mendeko Oñati ezagutzeko aukera izango dute bisitariek.

Esan bezala, larunbatean nahiz igandean eskainiko da bisita, bi kasuetan Oñatiko Sancti Spiritus unibertsitatetik 13:00etan abiatuta eta ordubeteko iraupenarekin. Hori bai, larunbateko bisita euskaraz izango da eta igandekoa, gazteleraz.

Izen-ematea Mankomunitatean

Bisita hauetan parte hartu ahal izateko, aurrez izena eman behar da Debagoieneko Mankomunitatean bertan: 943 79 64 63 eta 943 71 89 11 telefonoetara deituz edota infoturismo@debagoiena.eus posta elektronikoko helbidera idatziz.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Gipuzkoa barnealdeko XVI. mendera bidaia ekainaren 3-4ko asteburuan

Gipuzkoa barnealdeko XVI. mendera bidaia ekainaren 3-4ko asteburuan