Borrar
Aroa Arrizubieta eta Ander Sarriugarte. B.E.
Gaztetxeak bertsotan ekimena, finalaren atarian
Hitzetik Hortzera

Gaztetxeak bertsotan ekimena, finalaren atarian

Aroa Arrizubieta eta Ander Sarriugarte antolatzaileak elkarrizketatuko dituzte larunbatean Hitzetik Hortzera saioan

DV

Donostia

Miércoles, 16 de abril 2025, 17:48

Bertsoak eta gaztetxeak beti izan dira konbinazio onak eta oraingoan ere hala erakutsi nahi izan dute Gaztetxeak Bertsotan ekimenaren bidez. Finalaren atarian dauden honetan, Gaztetxeak Bertsotan ekimeneko antolatzaile diren Ander Sarriugarte eta Aroa Arrizubietarekin elkartuko ditu Hitzetik Hortzera saioak larunbatean, 21:00etan ETB1en.

Gazteentzat zirkuitu bat sortu nahietik abiatu zuten Gaztetxean Bertsotan, gazteek pentsatua eta antolatua. 2000. urtetik aurrera jaiotako 24 bertsolarik hartu dute parte; lau kanporaketa eta bi finalerdi egin dituzte Euskal Herriko gaztetxetan. Lehia zentralitatetik kentzeko apustua egin dute eta finala festa giroan egitea dute helburu. Maiatzaren 3an izango da finala, oraindik esan ez duten gaztetxe batean. Horrelako zirkuitu bat sortzeko premiaz eta bertsolari gazteek dituzten kezkez hitz egingo dute Arrizubietak eta Sarriugartek Mirari Martiarenarekin.

Josune Aramendiren bertso jarriekin bukatuko da aste honetako programa. Hitzari izeneko sorta ondu du eta Manex Pagola musikaria izango du aldamenean Aramendik.

Biriatu eta Bergara

Bestalde, Biriatuko eta Bergarako bertsoaldiak ere izango dira ikusgai larunbat gauean. Biriatuko Ikastolaren aldeko urteroko jaialdia eskeiniko dute, non Aimar Karrika gai-jartzaile zela bertsotan aritu ziren Alaia Martin, Amets Arzallus, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio eta Miren Artetxe.

Bergaran Erramu Zapatu bezperako bertso jaialdia egin zen. Beñat Gaztelumendi, Jon Maia, Nerea Ibarzabal, Oihana Iguaran eta Onintza Enbeitak kantatu zuten eta gai-jartzen Ibon Leibar aritu zen.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Gaztetxeak bertsotan ekimena, finalaren atarian