Gazte kooperanteentzako laguntza beren proiektuak garatzeko
Aldundiko Lankidetza Zuzendaritzak aurtengo deialdian 8 beka banatuko ditu Ghanan, Kolonbian eta Kenian abian diren proiektuetan laguntzeko
DV
Donostia
Viernes, 1 de agosto 2025, 17:40
Gipuzkoako Foru Aldundiko Lankidetzako Zuzendaritzak 30 urtetik beherako kooperanteei zuzendutako beken 2025eko deialdia ebatzi du, eta zortzi beka eman ditu. Honela, hautatutako pertsonek Ghanako, Kolonbiako eta Keniako garapen-proiektuetan lagunduko dute, zenbait arlotan, hala nola osasunean, gazteentzako laguntzan edo ama-haurrentzako arretan. Guztira, 12.600 euro eman dira.
Publicidad
Programaren helburua da tokiko esperientzia eraldatzaileak sustatzea eta belaunaldi berriek justizia globalarekin duten konpromisoa indartzea.
Aurten zortzi urte bete ditu deialdi honek, eta urte horietan guztietan Gipuzkoako 75 gaztek nazioarteko lankidetza-esperientziak bizitzeko aukera izan dute hezkuntzaren, osasunaren, arkitekturaren edo ingurumenaren esparruetan, eta programa horiek garatu ahal izan dituzte Latinoamerikako, Afrikako eta Asiako 20 herrialdetan. Zehazki, Nikaragua, Guatemala, Ekuador, Argentina, Txile, Peru, Brasil, Bolivia, Mexiko, Kolonbia, Sahara, Tanzania, Kongo, Kenia, Liberia, Kamerun, Senegal, Boli Kosta, Bangladesh eta Ghanan.
Goizane Álvarez Kulturako eta Lankidetzako foru diputatuak gogorarazi duenez, «bertatik bertara egiten duten lanak errotik markatzen du haien ibilbide pertsonala eta profesionala, eta gizarte-aldaketaren eragile aktibo bihurtzen dira itzultzen direnean». Era berean, azpimarratu duenez, «politika publiko hau sentsibilizaziorako eta benetako ekintzarako tresna bat da, gizarte global bidezkoagoa eta solidarioagoa eraikitzeko».
Kooperante gazteentzako bekak Gipuzkoako Foru Aldundiko Lankidetza Zuzendaritzak bultzatutako gizarte-eraldaketarako hezkuntza-estrategiaren (ETS) parte dira, tokiko eremutik herritartasun globala eraikitzen jarraitzeko helburuarekin.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión