Borrar

Euskara irakasleak trebatzeko barnetegia antolatu dute Argentinan

Argentina, Uruguay eta Txileko 21 ikasleek mintzamena lantzeko aukera izango dute astebetez

DV

Donostia

Asteartea, 11 uztaila 2023, 17:39

Comenta

Hego Amerikako irakaslegaiak trebatzeko barnetegia egingo da Bahía Blancako (Argentina) Unión Vasca euskal etxean datozen egunetan, hain zuzen, uztailaren 15etik 22ra (biak barne). Ekimena Etxepare Euskal Institutuaren 'Euskara Munduan' programaren baitan antolatu da eta hainbat nazionalitateko 21 ikaslek parte hartuko dute; gehienak Argentinakoak izan arren, Uruguay eta Txileko ikasleak ere izango dira bertan.

Etxepare Euskal Institututik jakinarazi dutenez, Gabriel Arce eta Anabel Jaureguiberry arituko dira irakasle, Lazkaoko Maizpide Euskaltegiko Jon Urdangarinek sortutako material didaktikoarekin. Euskal-Argentinar Erakundeen Federazioko Gabriela Mendiak eta Etxepare Euskal Institutuko Kinku Zinkunegik koordinatuko dute barnetegia.

21 ikaslek osatutako promozioak 2020an zerotik hasi zuen euskara ikasteko prozesua. Haien laugarren ikasturte honetan B2 maila hasi dute, eta mintzamena lantzeko egingo duten zazpigarren barnetegia izango da.

Urte hauetako euskara ikasteko formakuntza sarean egin dute, eta gramatika, idazmena eta irakurmena landu dituzte gehienbat. Barnetegietan biltzen dira mintzapraktika egiteko, eta oraingoan, astebetez 52 eskola ordu egingo dituzte. Seihileko bakarra geratzen zaio taldeari Euskal-Argentinar Erakundeen Federazioak irakaslegai izateko ezarritako formakuntza amaitzeko.

'Euskara Munduan' programa

Etxepare Euskal Institutuaren 'Euskara Munduan' programaren baitan dagoen formakuntzaren helburua ikasle latinoamerikarrak euskalduntzea da lehenik, ondoren euskara irakaslegaiak izateko trebatzeko. Kinku Zinkunegi programaren arduradunaren esanetan, «oso garrantzitsua da munduko euskal etxeetan bertako euskara irakasleak trebatzea eta haiekin taldea sortzea, euskara eskolen egoera eta garapena egonkortzeari begira».

Mundu osoko euskal giza kolektibitateen artean euskararen ezagutza bultzatzeko helburuarekin Etxepare Euskal Institutuak sortutako programa da 'Euskara Munduan'. Gaur egun mundu osoko 70etik gora euskal etxetan ematen dira euskara eskolak institutuaren laguntzarekin.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Euskara irakasleak trebatzeko barnetegia antolatu dute Argentinan

Euskara irakasleak trebatzeko barnetegia antolatu dute Argentinan