Borrar
Alkate eta euskalgintzako ordezkariak, eguerdian Bilbon egindako agerraldian. Kontseilua

«Euskara eta euskal hiztunak mespretxaten ditu epai honek»

EAJ eta EH Bilduko hainbat alkatek Udal Legearen aurka emandako epaia salatu dute Bilbon egindako agerraldi batetan

I. Altuna

Donostia

Osteguna, 13 uztaila 2023, 15:52

Comenta

Euskalgintzaren Kontseiluak deituta, Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko hainbat alkate, udal hautetsi eta euskalgintzako ordezkariak batu dira Bilbon EAEko Auzitegi Nagusiaren aurrean, pasa den astean Konstituzio Auzitegiak Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Udal Legearen aurka emandako epaia salatzeko. Sententzia honek udalei euskara hutsez aritzeko aukera ezesten diela eta, «kezka larria» azaldu zuten bertaratutakoek eta «oldarraldi judizial» honen aurren herritarrei dei egin zieten azaroaren 4an «euskararen normalizazio eta biziberritzearen alde» Bilbon egingo den manifestazioan parte hartzeko.

Besteak beste agerraldian parte hartu zuten Donostiako eta Bilboko alkateek, Eneko Goiak eta Juan Mari Aburtok, baita Gipuzkoako hainbat herritako udalburuek, hala nola Aizpea Otaegik (Errenteria), Xabier Lertxundik (Hernani) edo Teo Alberrok (Pasaia), beste udaletako zinegotziekin batera. UEMA, Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen ordezkaritza bat ere izan zen, mankomunitateko kide diren herrietako hainbat alkaterekin, eta baita Topagunea, Eusko Ikaskuntza edo Ikastolen Elkarteko ordezkariak. Ekitaldiaren amaieran alkateek beren agintari makilak airean altxa zituzten «euskara eta euskal hiztunak mespretxatzen» dituen epai honen aurka.

Kontseiluko lehendakaria den Alizia Iribarrenek adierazpena irakurri zuen, sententziak euskararen normalizazio eta biziberritze prozesuari «oztopoa» jartzen diola salatuz, «helburu horren alde udaletatik bideratzen diren hizkuntza-politikak guztiz mugatzen baititu». Gainera, adierazi zuen herritar guztien hizkuntza eskubideak bermatzen dituzten hizkuntza politikak direla atzera bota direnak.

«Oldarraldi judiziala»

Iribarrenek gogorarazi zuen Eusko Legebiltzarrak adostasun zabalez onartu zuela orain esku hartutako Udal Legea, eta Inkesta Soziolinguistikoak argi erakutsi duela gizartearen gehiengo zabal batek babesten dituela euskararen normalizazioa helburu duten politikak, «beraz, epai hori euskararen biziberritzearen aurkakoa ez ezik adostasun sozial handi baten kontrakoa ere bada».

Kontseiluko ordezkariek azaldu zutenez, herritar guztien hizkuntza eskubideak bermatzen dituzten hizkuntza politikak dira atzera bota direnak. «Finean, euskara eta euskal hiztunak mespretxatzen ditu epai honek, eta euskarak normalizazio eta biziberritze bidean etorkizunera begira dituen desafio handiei aurre egiteko moduko hizkuntza politikak indarrean jartzea eragozten du», adierazi zuten.

Azkenik, epai hau «oldarraldi judizial zabalago baten parte dela» deritzote Kontseilutik, «hizkuntza gutxituak jomugan dituen olatu erreakzionario batean kokatzen» dena.

Euskalgintzako eragileek herritarrei deia luzatu zieten azaroaren 4an, «oldarraldi honen aurka, baina, batik bat, euskararen normalizazio eta biziberritzearen alde» Bilbon egingo den manifestazioan parte hartzeko.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco «Euskara eta euskal hiztunak mespretxaten ditu epai honek»

«Euskara eta euskal hiztunak mespretxaten ditu epai honek»