Borrar

Euskaltzaindiak letra estiloen erabilerari buruzko ikastaroak antolatu ditu

Alfonso Mujika Etxeberria euskaltzain osoak emango ditu Euskal Herriko bost hiriburutan urtarrilean

DV

Donostia

Asteazkena, 25 abendua 2024, 19:27

Comenta

Letra estiloen erabilera aztertuko dituen bost ikastaro antolatu ditu Euskaltzaindiak 2025eko urtarrilerako, Euskal Herriko bost hiriburutan Alfontso Mujika Etxeberria euskaltzain osoak emango dituenak. Akademiak jakinarazi duenez. Alfontso Mugikaren beraren hitzetan, «'Letra-estiloak' ikastaroan, ikusiko dugu zer eta zein diren estilo tipografikoak eta noiz eta nola erabili behar diren».

«Zehazki, noiz erabili behar den letra arrunta eta noiz letra etzana. Eta letra etzana noiz bai eta noiz ez, eta zergatik. Zer egin behar den kasu-markekin eta artikuluarekin letra etzana erabiltzen denean, noiz jarri behar den marratxoa letra etzana erabiltzen denean, zer gertatzen den amaieran 'r' letra duten hitzekin», azaldu du.

Akademiatik zehaztu dutenez, erabilera kasuak banaka deskribatu eta ikusiko dira ikastaroetan (enfasia, metahizkuntza, mailegu berriak, sorkuntza-obrak, ekitaldiak, izengoitiak, fenomeno meteorologikoak, gauzakien izen bereziak, izen zientifikoak eta abar), beti adibidez lagundurik eta erabilera gakoak nabarmenduz.

Horrela, lehen ikastaroa urtarrilaren 9an izango da, Donostian (Euskaltzaindiaren Gipuzkoako ordezkaritzan); 14an Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan izango da, 16an Euskaltzaindiaren Arabako ordezkaritzan (Gasteizen), 21ean Euskaltzaindiaren Nafarroako ordezkaritzan (Iruñean) eta 22an Euskaltzaindiaren Ipar Euskal Herriko ordezkaritzan (Baionan).

Izen-ematea 943 42 80 50 telefonora deituta edo https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSdUIKX6F0wUGcyxL9Z0qSAqEeJNICVyMYxZgU5UCUEa6bW_nw/viewform?pli=1 estekako formularia beteta egin daiteke, eta epea ikastaroa baino bi egun lehenago bukatuko da.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Euskaltzaindiak letra estiloen erabilerari buruzko ikastaroak antolatu ditu

Euskaltzaindiak letra estiloen erabilerari buruzko ikastaroak antolatu ditu