Borrar

Euskaltzaindiak 646 forma gehitu ditu bere hiztegira

Beste 1.130 moldatu edo findu ditu, hiztegia «argiagoa, erabilerrazagoa eta egungo beharretara egokitua» izateko

I. A.

Donostia

Asteartea, 11 uztaila 2023, 16:11

Comenta

Azken sei hilabeteotan, Euskararen Akademiak 646 forma berri jaso ditu bere hiztegian. hain zuzen ere, 295 sarrera eta 351 azpisarrera. Era berean, 1.130 forma moldatu edo findu ditu: 938 sarrera eta 192 azpisarrera. Euskaltzaindiak etengabe osatzen eta berrikusten du hiztegia eta urtean bitan sareratzen ditu berrikuntzak. 2023ko lehen urte-erdian eginiko lanaren emaitzak jasotzen ditu gaur sareratu den eguneratzeak.

Gehitu diren sarrera eta azpisarrera batzuk jarraian zerrendatzen direnak dira: joño, kieto, gutasun, nabarrismo, pupa, zurgai, mikromatxismo, euskara gaizto, dudan egon, egia berdadero, pott eman, pott egin, ostia txar, negar-marraska, kokorreraino, liburu elektroniko, indukziozko edo afariketan, besteak beste.

Gainera, forma berriak ere landu dira, baita lehendik barruan zegoen informazioari ikusgarritasuna eman ere, Miriam Urkia Euskaltzaindiaren Hiztegiko arduradunak azpimarratu duenez. «Sarrerak berrantolatu ditugu, ezkutuan gera zitekeen informazioa bistaratu dugu... Adibideak ere berrikusi ditugu, batez ere berdintasuni dagozkionak: emakumeen tratamendua, egungo errealitatea... Eta esaera zaharrak adibidetegitik atera ditugu eta aparteko atal batean jaso. Barruko garbiketa handia egin dugu».

Miriam Urkiaren esanetan, forma berriak sartzea bezain garrantzitsua, «edo garrantzitsuagoa» da, lehendik zegoena txukuntzea, eguneratzea, adiera batzuk egungo erabileren arabera berrantolatzea, esapideak eta hitz elkartuak adibidetegitik atera eta azpisarrera egitea, esaera zaharrei atal berezia eskaintzea, eta abar. «Kopuruetan beharbada ez, baina hiztegia argiagoa, erabilerrazagoa eta egungo beharretara egokitua izateko lan handia egin da. Eta horretan jarraituko dugu», gaineratu du euskaltzain osoak.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Euskaltzaindiak 646 forma gehitu ditu bere hiztegira

Euskaltzaindiak 646 forma gehitu ditu bere hiztegira