Esne Beltza taldearen kideak Xabi Solano aurrean dela. DV

Esne Beltzaren agur biraren azken kontzertua Bilbao Arenan

2025eko otsailaren 1ean izango den saio erraldoiaren sarrerak asteartetik aurrera egongo dira salgai internetez

A. Mariezkurrena

Donostia

Domingo, 15 de septiembre 2024

Hamaika saio eskainiak dira Esne Beltza taldeko kideak 2008an bere ibilbideari ekin ziotenetik, Hamaika, eszenatoki, plaza, gune eta bestalako lekuetan izan dute euren musika jotzeko aukera, baina aurten amaitu egingo da taldearen ibilbidea duela hilabete batzuk iragarri zutenaren arabera. Azken kontzertua 2025eko otsailaren 1ean Bilbao Arenan izango da aditzera eman dutenez eta sarrerak asteartean jarriko dituzte salgai.

Publicidad

Oholtza gainean, Esne Beltza osatzen duten musikari eta abeslariez gain, Xabier Solano buru delarik, Fermin Muguruza, La Pegatina, Chambao edota El Canijo de Jerez izango dituzte alboan. 18 urte beteko ditu talde gipuzkoarrak eszenatokietatik agurtzen denerako eta agur biraren azken emanaldia urrezko brotxea izango da. Taldeak adierazi duenez, «festa bat izan zen gure hasiera, eta festa bat izango da bukaera, denik eta alaiena. Aldarrikapenak ahantzi gabe, alaitasuna borroka tresna bezala erabili dugulako hasiera beretik. «Altxa eskua herriarekin bazaude» dio gure azken kantuetako batek, eta herriarekin dantza nahi dugu gure zuzeneko azken kantua».

Bestalde, aditzera eman dutenez «Gure behiak ez du esne gehiagorik, ziklo bat ixten dugu, eta ziklo hori alaia bezain ederra izan dela zabaldu nahi dugu lau haizeetara, horregatik nahi dugu ate hori beharden bezala itxi, gu izan garen esentziari heldu da».

Ibilbide oparoa

Esne Beltza Euskal Herrian sortutako musika talde bat da. Taldea sortzeko ideia Xabi Solanok izan zuen, Fermin Muguruzarekin egindako biran zehar. Taldearen izena Fermin Muguruzak proposatutako paradoxa batetik dator: abeslari zuriek musika beltza interpretatzea. Talde honen musika reggae, ska eta hip-hop-en nahaste bat da, trikitiarekin lagunduta.

Esne Beltzak 2008an lehenengo diskoa kaleratu zuen, 'Made In Euskal Herria' izenekoa. Diskoak 15 abesti ditu, nagusiki euskaraz, nahiz eta abesti eta estrofa batzuk gaztelaniaz, ingelesez eta portugesez izan. Ondoren beste batzuk etorri ziren. Urte bat beranduago, 'Esne Zopak - Esnesaltzailearena' izenpean lan bikaina atera zuen. Disko hau trikitiaren munduari eskainia dago eta estilo honetako abestiz osatzen da. DVDan hainbat trikitilariri egindako elkarrizketak agertzen dira.

Publicidad

2015. urtearen amaieran, beste disko bat argitaratu zutenː Esna. Bi zatitan grabatua, lehena 2015.ko abenduan argitaratu zen, eta 8 kantu ditu. Bigarrena aldiz 2016.ko maiatzean argitaratu zen, eta 7 kantu ditu. Urte batzuk beranduago, 'Ni' (5gora, 2018) eta 'Esne Bidea' (Mauka, 2023). Hau izan zen taldeak plazaratutako azken lana.

Esne Beltza Xabi Solanoren ideia izan arren eta trikilari ereñotzuarrak ahotsa jartzeaz eta trikitia jotzeaz gain, Marcos Esteban (Pini): ahotsa da; Jon Mari Beasain: gitarra eta panderoa; Aitor Zabaleta: baxua; Pello Gorrotxategi: teklatua eta koruak; D.Z. (DJ Zigor): D.J.; Iban Zugarramurdi: bateria; Javi Perez: tronpeta; Jon Elizalde: tronboia eta Jon Garmendia 'Txuria' hitzak egiten ditu.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad