Borrar
Logistika lantegi bateko langile bat. AFP

Enpresetan berdintasun planak negoziatzen dituzten batzordeei laguntza eskaintzeko akordioa

Emakundek eta Lan Harremanen Kontseiluak hitzarmen bat sinatu berri dute batzorde horiek osatzen dituzten pertsonei aholkularitza emateko

A. Urbieta

Donostia

Domingo, 18 de junio 2023, 18:25

Comenta

Euskadin 1.400 enpresa baino gehiago dira, legeak hala eskatuta, berdintasun plan negoziatu bat izan behar dutenak, eta horietatik 742k erregistratu dute jada. Bada enpresek eta sindikatuek parte hartzen duten negoziazio batzorde horiek osatzen dituzten pertsonek lan eremuan berdintasunaren arloko laguntza eta aholkularitza jaso ahal izan dezaten hitzarmen bat sinatu berri dute Emakunde Emakumearen Euskal Erakundeak eta Lan Harremanen Kontseiluak.

Bi aldeek jakinarazi dutenez, premia hori «nabarmenagoa» egin da berdintasun planak eta haien erregistroa arautzen dituen urriaren 13ko 901/2020 Errege Dekretua onartu zenetik. Izan ere, haren arabera, berdintasun plana egitera eta aplikatzera behartuta dauden 50 langile edo gehiagoko enpresek nahitaez negoziatu behar dute, bai diagnostikoa bai berdintasun plana.

Emakundeko zuzendari Miren Elgarrestak azpimarratu duenez, «enpresetan berdintasun planak arian-arian ezartzea garrantzi handiko erronka da, eta aukera ematen du lan harremanen eremuan genero berdintasunaren arloan aurrera egiteko».

Hitzarmenaren aurrekaria elkarrizketa sozialerako mahaiko genero berdintasunerako taldearen proposamen bat da. Talde horrek Emakunderi eskatu zion Lan Harremanen Kontseiluarekin lankidetza esparru egonkor bat bilatzeko, genero berdintasunaren eta negoziazio kolektiboaren eta lan bitartekaritzaren arloan adituak diren pertsonak bilduko zituen lantalde bat sortzeko eta elkar ikasteko, arlo horretan ezagutza aurreratua sortzeko eta enpresetako berdintasun batzordeei aholkularitza eta laguntza emateko, hitzarmena sinatu ondoren abiaraziko den esperientzia pilotuaren esparruan.

EHUrekin akordioa

Azaldu dutenez, genero berdintasunaren arloan espezializatutako pertsonen eta negoziazio, bitartekaritza eta lan harreman kolektiboetan espezializatutako pertsonen arteko ikaskuntzara bideratutako esperientzia pilotu bati estaldura emango dio akordioak. Halaber, urratsak emango dira berdintasun planen diagnostikoan, negoziazioan, ezarpenean eta ebaluazioan parte hartzen duten batzordeei laguntza emateko, pilotaje gisa.

Era berean, hitzarmenaren baitan, aurreikusi da Emakundek kontratu bat sinatzea Euskal Herriko Unibertsitatearekin (EHU) gida bat egiteko, berdintasun planak negoziatzeko prozesuetan parte hartzen duten batzordeek laguntza tresna bat izan dezaten.

Emakundeko zuzendariak nabarmendu duenez, hitzarmena beste urrats bat da Emakundek enpresekiko sustatutako lan ildoan. Izan ere, ildo horretan daude enpresentzako aholkularitza, laguntza materialak sortzea eta laguntza ekonomikoak (400.000 euro azken deialdian, eta 327 enpresak baino gehiagok laguntza kontratatu ahal izan dute berdintasun diagnostikoak eta planak egiteko).

Gainera, Emakunderen lan ildo honetan daude laguntza teknikoa emateko aholkularitza enpresak homologatzea, berdintasunaren arloko lankidetza erakundeak ziurtatzea, eta enpresen artean sinergiak eta sareak sortzea berdintasuna sustatzeko, hala nola Bai Sarea edo Berdintasunaren aldeko Erakunde Publikoen Sarea.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Enpresetan berdintasun planak negoziatzen dituzten batzordeei laguntza eskaintzeko akordioa

Enpresetan berdintasun planak negoziatzen dituzten batzordeei laguntza eskaintzeko akordioa