Ene Kantak-en 'Emozio festa' Victoria Eugenia antzokira iritsiko da
Martxoaren 19an bi emanaldi izango dira eta dagoeneko sarrera gutxi batzuk gelditzen dira salgai
DV
Donostia
Miércoles, 8 de marzo 2023, 19:15
Emozioz betetako antzerki musikala dakar Ene Kantak-ek Victoria Eugenia antzokira. «Emozio festa' ikuskizuna martxoaren 19an iritsiko da Donostiara, Euskal Herri osoko hainbat antzoki bete ondoren, besteak beste Andoainen eta Zarautzen. Gipuzkoako hiriburuan bi emanaldi eskainiko dituzte, 16:00etan eta 18:30ean, eta dagoeneko sarrera gutxi batzuk gelditzen dira salgai.
Publicidad
Emanaldi berri honetan, Eneko eta Nerea abentura berri batean murgilduko dira. Oraingo honetan, eskolako lehenengo egunean sortzen diren emozioak kudeatu beharko dituzte. Egun berezi honetan, udan ikusi ez dituzten lagunak topatuko dituzte berriz eta ikasle berri bat ezagutuko dute; eta ez edonolakoa: honek, denak ikaratuko ditu, eta bi protagonistek aurre egin beharko diote egoera zail eta berri honi. Gainera, Enekok, aurre egin beharko dio beste egoera berri bati. Lagunei azaldu beharko die zeliakoa dela.
Musikaz, dantzaz eta irriz betetako abentura berri honetan, ikusleak, emozioetan murgilduko dira. «Emozio hauek guztiak, beharrezkoak dira bizitzan eta saiatuko gara erakusten, nola kudeatu emozio horiek», diote ikuskizunaren arduradunek. «Honen harira, saiatuko gara ere gure ikuslegoari erakusten, egoera zailei, nola aurre egin».
Honela, eszenatokia gela batetan bihurtuko dute, non pasarte dibertigarriak eta dantzagarriak biziko dira. Ez dira faltako Enekoren eta Nerearen dantzak, irriak, bihurrikeriak. «Oso ongi pasako dugu eta gainera, gure sabelean sortzen diren kilima edo nahasmen hori, ulertuko dugu; nola ez, beti ahoan irrifarrea izanik».
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión