Emakumeen lidergoa handitu eta bokazio zientifikoak sustatu nahi ditu EHUko Berdintasunerako IV. Planak
2024-2028 aldirako lehentasunen artean ere soldata arrakala erdira murriztea dago, gizonek baino %7 gutxiago irabazten baitute
I.A.
Donostia
Viernes, 26 de julio 2024, 17:45
Emakumeen lidergoa handitzea eta nesken eta emakumeen artean bokazio zientifikoak sustatzea dira EHU Euskal Herriko Unibertsitatearen Berdintasunerako IV. Planaren lehentasunak. Ikastegi publikoaren gobernu kontseiluak onartutako plan berria 2028ra arte egongo da indarrean. Plana garatzeko 2,5 milioi euroko aurrekontua izango da 2024-2028 aldirako, eta horri gehitu behar zaio emakume ikertzaileek beren proiektu eta egitasmoetan lor dezaketen kanpo finantzaketa.
Publicidad
Unibertsitateko iturriek adierazi dutenez, plan berriaren xedea da diagnostiko txostenek nabarmendu dituzten beharrei erantzutea eta gizonen eta emakumeen arteko soldata arrakala txikitzea. Horretarako, planaren bost ardatzak dira prestakuntza, ikerketa, gizartea eta kultura, pertsonak eta gobernantza eta baliabideak, eta horien baitan 79 jardun lerro eta 40 adierazle bildu dira, ardatz bakoitzaren eraginkortasuna neurtzeko.
Plan berria sortu da EHUn berdintasuna aztergai izan duen diagnostiko xehe batetik. Hala, baieztatu da bere horretan jarraitzen duela diziplinen arteko genero arrakalak: emakumeak nagusi dira Osasunari, Hezkuntzari eta Gizarte Zientziei loturiko diziplinetan, eta gutxiengoa Zientzia, Teknologia eta Ingeniaritza arloetan.
Lan kategoria altuenetan gutxiengo nabarmena dira emakumeak (katedradunen %22,7, adibidez), eta gauza bera gertatzen da irakasle-ikertzaileen artean eta teknikari eta kudeaketako eta administrazio eta zerbitzuetako langileen artean. Soldata arrakala ere mantentzen da, eta emakumezko langileek gizonezkoek baino %7 gutxiago irabazten dute. Unibertsitateko gobernu taldea parekidea da, baina beste kargu batzuetan, zenbat eta handiagoa izan karguaren erantzukizuna, orduan eta emakume gutxiago daude kategoria horietan.
Helburuak
Honela, Berdintasunerako IV. Planak finkatu dituen helburu garrantzitsuenen artean daude, 2028rako emakumezko katedradunen eta irakasle osoen proportzioa %40 ingurukoa izatea; teknikari eta kudeaketako eta administrazio eta zerbitzuetako langileen A mailako emakumeen ehunekoa bat etortzea, gutxienez, kolektibo horretako emakumeen guztizko ehunekoarekin; eta soldata arrakala erdira murriztea.
Publicidad
Era berean, bereziki bokazio zientifikoak sustatu nahi dira nesken eta emakumeen artean, rolak deseraikiz, STEAM diziplinetan dagoen hesi bikoitza murriztuta.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión