Borrar
Miren Elgarresta eta ikerlanaren egileak, aste honetan Gasteizen.

Egungo euskal kultur ekoizpenak amatasuna nola tratatzen duen aztertu du ikerlan batek

2018tik 2024ko maiatzera bitartean sortu diren eta gai nagusitzat amatasuna izan duten edo aipatu duten banako edo taldeko produktu kulturalak aztertu dira

DV

Donostia

Larunbata, 18 urria 2025, 12:17

Comenta

Gaur egungo euskal kultur ekoizpenak amatasuna nola tratatzen duen aztertu du Emakunde Emakumearen Euskal Erakundearen beka jaso duen 'Maternidades a debate en la producción cultural' izenburuko ikerlanak. Elixabete Imaz Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) irakaslea buru duen taldeak egin du ikerketa, Silvia Lopez antropologoaren laguntzarekin; Mercedes Bogino Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) irakasleak eta Ane Arruabarrena, Iosune Fernandez-Centeno eta Irati Lafragua EHUko doktoregaiek osatzen dute taldea.

Emakundek emakume eta gizonen arteko berdintasunari buruzko ikerlanei ematen dien bekaren emaitza da ikerketa eta aste honetan aurkeztu dute, amatasunaren gaiak garrantzi handia hartzen duen kultur adierazpenak aztertzea du helburu.

Miren Elgarresta Emakundeko zuzendariak eta ikerlanaren egileak izan dira agerraldian, eta, azaldu dutenez, amatasun eredu normatiboak kritikatzen dituzten eta esperientziak partekatzea eta eztabaidatzea bilatzen duten bizipen pertsonaletan dute jatorria aztertu diren materialek.

Lan horien bidez, idazketa, ilustrazio, ikus-entzunezko, arte eszeniko, musika eta beste diziplina batzuetan amatasunen eta amatasun ezaren inguruan sortzen ari diren eztabaida sozialak aztertu nahi izan dira.

Feminismoek produktu kulturalen sorreran duten protagonismoa eta eragina identifikatzeaz gain, antropologiatik, soziologiatik eta komunikazio zientzietatik datorren diziplina anitzeko ikerketa taldearen beste helburuetako bat izan da «kontuan hartzea ekoizpen kulturalak amatasunen eta amatasun ezaren inguruan eztabaida soziala eta eragin politikoa sortzeko duen gaitasuna».

Ikerketa osatzeko, Euskal Herrian 2018tik 2024ko maiatzera bitartean sortu diren eta gai nagusitzat amatasuna izan duten edo aipatu duten banako edo taldeko produktu kulturalak bilatu, bildu, sailkatu eta aztertu dira begirada feminista batetik, eta ondoren egileekin elkarrizketa pertsonalak egin dituzte, amatasunaren edo amatasun ezaren esperientzia inspirazio nola bihur daitekeen ikusteko, gai hain unibertsala izan arren, «harrigarria» delako «hain gutxi esploratu izana arte sorkuntzetan».

Ikerlarien arabera, «kontzientzia feministaren areagotzeak, zainketen errebindikazio eta errebalorizazioak eta amatasuna desmitifikatzeko saiakera batek emakume asko eraman dituzte euren amatasun edo ez amatasun esperientziak euren sorkuntzetan inspirazio iturri gisa erabiltzera».

Orobat, ikerketa taldeak azpimarratu du produktu kultural horiek ez daudela amentzat bakarrik sortuak: «Zuzenean haiengana hurbiltzen ez diren pertsonei eragiteko potentziala ere badutela uste dugu. Ez bakarrik isilduta zegoen zerbaiti ahotsa emateko, baizik eta galderak sortzeko, erantzunak aurkitzeko eta hausnarketara gonbidatzeko»

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Egungo euskal kultur ekoizpenak amatasuna nola tratatzen duen aztertu du ikerlan batek

Egungo euskal kultur ekoizpenak amatasuna nola tratatzen duen aztertu du ikerlan batek