

Secciones
Servicios
Destacamos
DV
Donostia
Jueves, 1 de mayo 2025, 17:43
Julio Calleja González eta Diego Marqués Jiménez ikertzaileek egoera fisikoaren balorazioari eta kontrolari buruzko gida bat argitaratu dute, «funtsezko zutabea» dena kirol errendimendua optimizatzeko, egileen esanetan. «Gida oinarrizko baliabidea da kirol errendimenduaren arloan egoera fisikoaren balorazioari buruzko kontzeptu teorikoak ulertzeko, eta tresna baliotsuak ematen ditu aplikazio praktikorako». Izan ere, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien arloan, egoera fisikoaren balorazioa ezinbestekoa da kirol errendimendua optimizatzeko.
Sintesis SA argitaletxeak berriki diseinatu duen kirol zientziei buruzko liburu bilduma baten barruan kokatzen da gida hau, eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako profesionalei zuzenduta dago berariaz. Ezaugarri dauka ikuspegi didaktikoa, eta elementu teorikoen eta aplikazio praktikoen arteko konbinazioa.
Dokumentu honek oinarri teoriko sendoa ematen dio irakurleari, «ebidentzia zientifikoetan oinarritua, eta garapen profesionalerako bidea erraztuko dio entrenamenduaren eta kirol errendimenduaren arloan». Era berean, egoera fisikoaren balorazio testen sailkapen bat jaso dute gidan, irakurleak bere behar espezifikoetarako egokiena aukeratu dezan.
Maila praktikoan, lanak arreta handiz hautatutako test multzo bat biltzen du, hainbat testuinguru profesionaletan erabiltzeko, eta, bestalde, hori ezartzeko gida argi eta zehatz bat eskaintzen du. Gida honetan jasota daude protokoloak eta horiek betetzeko irizpideak, beharrezko baliabide espazialak eta materialak eta test bakoitzean lortutako adierazle nagusiak; horrela, bada, hori guztia kontuan hartuta, liburu hau «ezinbesteko tresna da egoera fisikoa baloratzeko». Era berean, hainbat proposamen ditu kirol mota desberdinetan ezartzeko.
Gidaren egileak iraskasleak dira jarduera fisikoaren arloan. Hain zuen, Julio Calleja González, katedraduna eta UPV/EHUko Gasteizko Hezkuntza eta Kirol Fakultateko irakaslea da Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Graduan; egun, fakultateko dekanoa da.
Bestalde, Diego Marqués Jiménez, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan doktorea da eta Soriako Hezkuntza Fakultateko (Valladolideko Unibertsitatea) irakaslea Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Graduan.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Circula sin dos ruedas, en sentido contrario y triplica la tasa de alcohol
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.