Borrar
Goier programan parte hartu zuten lehen ikasleak, aste honetan egin duten topaketan. M.U.
Mondragon Unibertsitatea

Duela 50 urte nazioarteko lehen mugikortasun-programan parte hartu zuten ikasleen topaketa

Goier programa 1973an jarri zen martxan, Erasmus programa sortu baino 14 urte lehenago

I.A.

Donostia

Larunbata, 11 azaroa 2023, 17:19

Comenta

Erasmus programan aintzindari izan ziren. Duela 50 urte, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko Ingeniaritza Tekniko Elektronikoko zenbait ikaslek, jakin-mina eta ikerketarako bokazioa zutenek, Estatuan sortutako nazioarteko lehen mugikortasun-programetako batean hartu zuten parte. Goier programa 1973an jarri zen martxan, egungo Erasmus programa sortu baino 14 urte lehenago, alegia. Lehen egonaldian hartan parte hartu zuten zenbait ikasle aste honetan bisitan izan dira Mondragon Unibertsitatean.

Ikasle horiek prestakuntza-egonaldi bat egin zuten Tolosako Unibertsitatean, 1973an. Ikasten jarraitzeko eta goi-mailako ikasketak etxetik kanpo egiteko gogoak bultzatuta, hurrengo urteetan ehunka ikasleri aukera bera eman dien programa hori jarri zuten martxan. Gainera, lehen promozioko ikasle horiek lehenak izan ziren ingeniaritzako doktore titulua lortzen, eta Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoan, Ikerlanen eta inguruko eta Estatuko beste enpresa batzuetan lanean hasten.

Mende-erdi geroago, Mondragon Unibertsitatera itzuli dira, gogora ekartzeko garai hartako nazioarteko egonaldi gogoangarria, batetik, eta, bestetik, Europako herrialdeetan garatzen ari ziren eremurik berritzaileenak ezagutzeko aukerak unibertsitatearentzat berarentzat eta inguruko erakundeentzat ekarri zuen aurrerapena. Goier programako lehen parte-hartzaileekin Vicente Atxa Mondragon Unibertsitateko errektorea eta Carlos García Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko zuzendaria izan ziren bisitan. «Hainbat urteko esperientzia hori bizitzea, konfort-zonatik kanpo, erronka handia izan zen. Hizkuntzak finkatu genituen, ingurune konplexuetan moldatzen ikasi genuen, mugikortasunera ohitu ginen, harremanak ezarri genituen erakundeekin eta pertsonekin…», azpimarratu dute ikasle ohiek.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Duela 50 urte nazioarteko lehen mugikortasun-programan parte hartu zuten ikasleen topaketa

Duela 50 urte nazioarteko lehen mugikortasun-programan parte hartu zuten ikasleen topaketa