Euskal Itsas Museoak bisita gidatuak eta tailerrak antolatu ditu egun hauetan. DV

Donostiako portua ezagutzeko bisita gidatua izango da larunbatean

'Moilak. Tradizioz berritzaileak' erakusketaren baitan hainbat jarduera antolatu dira datozen egunetarako

I. Altuna

Donostia

Jueves, 6 de abril 2023, 17:32

Gipuzkoako eta Bizkaiako hainbat herrietako moilek historian zehar izan duten garrantzia ezagutzeko aukera eskaintzen die bisitariei Euskal Itsas Museoak. 'Moilak. Tradizioz berritzaileak' erakusketa otsailean zabaldu zen eta 2024ko urtarrilaren 26ra arte ikusgai izango da Donostiako portuan. Bertan, museoko funtsetatik eta hainbat erakundetatik (Gordailua, Aquarium, Euskadiko Filmategia, ZIIZ, Guascor S.A., eta Getariako Arrantzaleen Elkano Kofradia) datozen hainbat maketa, makina, arrantza-aparailu, koadro, grabatu, eskultura, argazki, film, pieza arkeologiko, dokumentu eta abar topa daitezke.

Publicidad

Erakusketa honek azken bi mendeetan euskal portuek izan duten eginkizun garrantzitsua biltzen du: batetik, etengabeko berrikuntza ekonomiko, sozial eta teknologikorako guneak izan dira; eta, bestetik, Euskal Herriaren bilakaera historikoan eragin zuzena izan dute.

Bisita gidatuak eta tailerrak

Erakusketa honen inguruan hainbat jarduera ere antolatu dira, besteak beste bisita gidatuak portuetara. Honela, larunbatean, hilak 8, Donostiako moilan murgiltzeko eta bertako ezaugarri eta tradizio berritzaileak lehen pertsonan ezagutzeko aukera izango da, Euskal Itsas Museoko lantaldearekin batera.

Hitzordua goizeko 10.30ean jarri dute. Lehenik, 'Moilak. Tradizioz Berritzaileak' erakusketara bisita gidatua egingo da, ondoren, 11.00ak inguru, Donostiako portua bisitatuko da eta amaitzeko, Kofradia Itsas-Etxean dastatzea eskainiko da.

Datorren asterako ere, hainbat jarduera aurreikusi dira. Honela, asteazkenean, hilak 12, 'Baga eta boga' famili tailerrean parte hartzeko aukera izango da. Bertan, zentzumenen bitartez, portuetako lanbide eta bizimodu zahar horiek ezagutuko dira. Egun berean, baina arratsaldez, helduentzako beste tailer bat izango da, kasu honetan, bisitariek portuen bilakaera modu desberdin eta dibertigarri batean ezagutu ahal izango dute; hitzen eta erakusketako objektueran oinarritutako ariketaren bidez testuinguru orokorretik at joko dute bakoitzak bere portuak sortzeko.

Publicidad

Jarduera hauetan parte hartzeko ezinbestekoa izango da Museoko webgunearen bitartez izena ematea. Komunikazioa@itsasmuseoa.eus-era idatziz edo 943 43 00 51-era deituz ere erreserbak hartuko dira.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad